Adimen artifiziala COVID '19 krisiaren kudeaketan eta irteera-agertokietan laguntzeko

09.04.2020

Adibidez, jarraipen-esparruan, eta betiere datuen babesari buruzko araudia errespetatuz, urrutiko monitorizazioak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko bideak aztertzen ari gara. Biztanleriak berak borondatez ematen dituen datuetan oinarrituta, adibidez aplikazioen bidez, iragarpen zehatzagoak egin daitezke banakako arrisku-mailan. Iragarpen horiek hainbat alderdi hartzen dituzte kontuan, hala nola sintomak, aldagai klinikoak, aurrekariak eta bilakaera, eta testing-a ere lehenesten dute, birusa eraman dezaketen pertsona asintomatikoen bolumen handia dagoen egoera batean.

Ikuspuntu sozio-ekonomikotik, irtenbideak lantzen ari gara Big Dataren aukerak aprobetxatzeko, alderdi epidemiologikoak gizarte-, ekonomia- eta lan-arloko beste alderdi batzuekin lotzeko. Gure teknologiak aplikatzen ari gara lanera modu seguruagoan itzultzeko moduak aztertzeko, gehien kaltetutako sektoreak detektatzeko eta sektore horietan ahalik eta eragin txikiena izateko, egungo egoeraren antzekoak prebenitzeko ereduak aztertzeko, eta etorkizuneko krisietan konfinamendu selektiboak egiteko, herrialde osoa ixtea saihesteko, besteak beste.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay