Aitor Moreno eta Carlos Toro doktoreek Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologiei buruzko Biltzarrean parte hartuko dute, ekainaren 10-12an Donostian

18.06.2015

Aitor Moreno eta Carlos Toro doktoreek AFM-ek antolatutako hogeigarren Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologiei buruzko Biltzarrean parte hartuko dute Donostian ekainaren 10etik 12ra arte.

Aitor Moreno doktoreak, ekainaren 11an, "Puntzonaketa eta Ebaketa Prozesuen Simulazio Birtual Interaktiboa" hitzaldia emango du eta bertan mekanizazioaren simulazioa errendimendua asko hobetu dezakeen ekoizpen prozesuaren fase bat dela azalduko du.  Horrela, alde batetik, diseinu fasean aurreikusiak ez diren edozein arazo antzematea lortzen da, eta bestetik, ekonomikoki, makinaren eraginkortasunerako eta lan ezbehar-kopurua murrizteko abantaila handia izan daiteke.  Lan honek software modulu baten emaitza partzialak aurkezten ditu. Software honek grafikoki eta interaktiboki, makinaren eta xafla trokelatzearen ondorioen portaeraren ikus-irudikapena lortzera laguntzen du.  

Carlos Toro doktoreak ekainaren 12an "Teknologia Erraztaileak Industria 4.0-rako: Visual Computing, CPS eta Mekatronika" mahai-inguruan parte hartuko du.

Vicomtech-IK4-ren partaidetza 20CMH biltzarrean, Computer Graphics, Visual Computing eta Multimedia teknologietan zentroaren espezializazioarekin loturik dago, bertako enpresa eta erakundeen Ikerketa Aplikatuko beharrei erantzuna emateko eta horrela hauen lehiakortasuna hobetzeko.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay