Arrakasta handiarekin aurkeztu dute Vicomtech-ek koordinatutako inLane proiektua eta Europako Batzordearen gorespena jaso du amaiera ekitaldian

16.07.2018

inLane partzuergoak Bartzelona eguzkitsuaren kaleak hartu zituen ekainaren 19an berriki garatutako bide mailako nabigazio aplikazioaren azken prototipoa frogatzeko, EGNSS eta ordenagailu bidezko ikusmen teknologia bateratuz lortutakoa. Baina hori jarduera erakargarri bat gehiago besterik ez zen izan, 50 akziodunetik gora bildu zituen proiektuaren amaiera ekitaldian. Izan ere, interesgarri aurkitu zuten inLane-ren amaiera ekitaldia bide mailako nabigazioa, tokiko mapa dinamikoen sorkuntza edo sentsore fusioa lantzen duten guztiek.

Ekitaldia irekitzeko, Kataluniako Automobil Errege Klubak eta Europako GNSS Agentziak hasierako hitzaldiak eman zituzten. Jarraian, Oihana Otaegui proiektu-koordinatzaileak inLane proiektuaren ikuspuntua eta misioa aurkeztu zuen. Orduan, inLanek garaturiko soluzioen erakusketa praktiko ezberdinak egin zituzten: eszenak ulertzeko sistemak, tokiko mapa dinamikoen sorkuntza, mapak kolaborazio ireki bitartez eguneratzeko sistemak eta gidariari laguntzeko sistema aurreratuetan (ADAS, ingelesezko sigla) errealitatea areagotzeko soluzioak. Era berean, parte hartzaileek inLane teknologiaz lagundutako ibilgailua frogatzeko aukera izan zuten (Vicomtech-en jabetza), inLane partzuergoaren kideekin ibilaldia eginez eta euren eskutik bide mailako nabigazio teknologiaren operazio-xehetasunak jasoz.

Erakusketak bukatu ondoren, parte hartzaileek konferentzia aretoan bildu ziren, inLane eta Galileo teknologiei buruzko onuren inguruko mahai-inguru bizia entzuteko. Eztabaidak Erwin Vermassen-ek moderatu zituen (ERTICO – ITS Europe) eta hiru ikuspuntu ezberdin barne hartu zituzten: ikerketa, industria, eta herri-agintari eta azken erabiltzaileak. inLane proiektuaren kide guztiek esku hartu zuten mahai-inguruan, aparteko ikuspuntuak aurkeztuz eta etorkizunean inLane teknologia abiarazteko aukera posible guztiak argituz.

Horrez gain, ekitaldian Europako Batzordeko ordezkariak izan ziren eta haiek aitortu zutenez "gaur ikusi dugun teknologia etorkizunean errealitatea izango da auto guztietan". Amaiera ekitaldiaren hurrengo egunean, inLane proiektuak arrakastaz gainditu zuen azken azterketa, Europako Batzordearen gorespena jasoz. Hortaz, inLane proiektua bukatutzat eman du proiektu-taldeak. Horrenbestez, eskerrak eman nahi dizkie amaiera ekitaldian parte hartu zuten guztiei eta azken bi urte eta erdian interesa ageri izan duen akziodun orori, eta adorea eman nahi die EGNOSS eta Galileo GNSS teknologia baliatuz automobilgintza sektorea hobetzeko etorkizunean gara daitezkeen proiektuei.

InLane-ri buruz

Hogeita hamar hilabeteko epean, Europar Batasuneko sei herrialdeetako hamar proiektu-kidek teknologia berritzaileak aztertu eta garatu zituzten, hurrengo belaunaldiko ADAS sistemen bide mailako kokapena eta mapa-teknologia hobetzeko. Proiektuak aurrerapen nabarmenak lortu zituen bide mailako nabigazio zehatza, eszena ulermena, nabigazio eta mapa informazioa, kokapen zehatza eta ikusizko odometrian. Teknologia arloko erdiespen hauek kostu baxuko nonahiko sentsoreen bidezko informazio fusio aurreratuaren bitartez lortu ahal izan ziren. Informazioa prozesatuz, ibilgailu barruan edo hodeian, eta Galileo bezalako kokapen sistema aurreratu batekin, oinarriak ezarri dira etorkizunean sistema automatizatu bitartez gidatuko diren ibilgailuen teknologia eraikitzeko.

Proiektua koordinatzeaz aparte, Vicomtech-ek prototipoen integrazio-proba eta proba teknikoak zuzendu zituen eta bideak eta trafiko seinaleak antzemateko pertzepzio-algoritmoak garatu zituen.

InLaneri buruzko informazio gehiago: https://inlane.eu/ 

Proiektuak Europako GNSS Agentziaren diru-laguntza jaso du, Europar Batasuneko Horizon 2020 berrikuntza programaren esparruan (687458 zenbakidun diru-laguntza hitzarmena).

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak