Arrakastaz amaitu dira Leirako espetxean Traction proiekturako egindako erabiltzaile-testak

23.12.2020

 

Teknologia digitalak eta artea nahastuz, operari buruz askotan izaten den pertzepzio elitista aldatu nahi da, gizarte-maila baztertuenen barruan (migratzaileak, landa-eremuko biztanleak, delitugile gazteak eta beste batzuk) gaitasun eraldatzaile berriak emateko.
Proiektu horren testuinguruan, joan den astean gure ikertzaileetako bi Leira (Portugal) joan ziren, SAMPeko (Sociedade Artística Musical dos Pousos) kideekin biltzeko eta elkarrekin Leirako espetxean erabilgarritasun-testak egiteko. Han, Tractionek presoak, haien senideak eta espetxeko langileak operaren baterako sorkuntza-prozesu batean inplikatzea du helburu, beren bizipenak artearen eta aniztasunaren bidez adierazteko aukera eskainiz, berrerortze-tasak murriztuz.
Leiran egindako erabiltzaile-testez gain, proiektuak beste bi test biltzen ditu: bata Irlandan egina, Irish National Opera (Ino) worshops online taldearekin; eta bestea Bartzelonan, Liceu (Gran Teatre Del Liceu) delakoarekin batera, non Raval auzoko kultura desberdinetako etorkinen eta operako profesionalen arteko lankidetza sortzailea lortu nahi den, erabil daitezkeen sormen-trebetasunak prestatzeko.

Proiektu honen esparruan egiten ari direnaz gehiago jakin nahi baduzu, bere webgunea bisitatzera gonbidatzen zaitugu: https://www.traction-project.eu /

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay