Artikulu hoberenarentzat saria Medikuntzan eta Asistentzia Sanitarioan Berrikuntzari buruzko 4. Nazioarteko Hitzaldian (Tenerife, ekainaren 15-17)

11.07.2016

Naiara Muro Amuchasteguik, Vicomtech-IK4-eko ikertzaileak, artikulu hoberenarentzat saria jaso du Tenerifen ekainaren 15etik 17ra arte ospatu den Medikuntzan eta Asistentzia Sanitarioan Berrikuntzari buruzko 4. Nazioarteko Hitzaldian. Artikulua, “Hygehos Ontology for Electronic Health Records” (“Hygehos Ontology Osasun Erregistro Elektronikorako”), Naiara Muro Amuchasteguik idatzia, Eider Sánchez eta Eduardo Carrasco (Vicomtech-IK4), Manuel Graña (Computational Intelligence Group, UPV) eta Fran Manzano (Igarle) eta Jose María Susperregi, Agustín Agirre eta Jesús Gómez-ekin (Clínica La Asunción) batera, Hygehos EHR-en gordetako informazio klinikoren ezagutzaren erauztean ardazten da, bigarren mailako erabilerarako, Ontologian (Hygehos ontology) mapeatuz.

Egungo metodoak, Modelo Dualeko estandarretan oinarrituak, Erreferentzia Modeloan egituratutako informazioa  Arketipo Modeloan egituratutako ezagutzatik banantzen dutenak, ez dute soluzio oso bat ematen, edukiaren egituraketaren mugaketari dagokionez. EHR sistemetan, ontologien erabileraren bidez, gordetako informazio klinikoan oinarrituz arrazoinamendu eta ezagutzaren erauzketarako tresnen garapena ahalbidetzen da. Ikerketa lan honetan, egileek Hygehos EHR, OpenEHR modelo dualarekin lerrokatzea porposatzen dute eta sistemaren atal bakoitzarentzat arketipoak sortzea. Gainera, metodologia bat formalizatu da Hygehos Ontology-n Hygehos EHR-ren eduki klinikoak egituratzeko.

Tenerifen ospatutako Nazioarteko Hitzaldi honen laugarren edizioak, medikuntza saileko ikertzaileak, ingeniariak, kudeatzaileak, ikasleak eta medikuak bildu ditu, berrikuntza eta ezagutzaren trukea nola medikuntzari, kirurgiari, asistentzia sanitarioari etademografiaren zahartzeari aplikatu daitezkeen eztabaidatzeko.

Lotutako informazioa deskargatzea: a27e3f1be5f1d58f3082504f3102513f.pdf - PDF 0.064 MB /

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay