Bateratasuna Europako Multimedia Industrian: MediaScape esperientzia. Donostian, Irailak 21 eta 22.

16.09.2015

Zer da MediaScape?

MediaScape Vicomtech-IK4-k koordinatutako europar proiektu bat da, pantaila aniztun eta erabiltzaile aniztun multimedia zerbitzuen sortze, kudeaketa eta banaketarako Web estandarretan oinarritutako tresnak garatzeko helburuarekin.

 

Jardunaldiaren helburua

Jardunaldia osatzen duten bi saioetan, Media industrien bateratzea sustatuko da: Telebista, Zinema eta Internet, Europar Batzordearen ikuspegitik. Gainera, saioetan, MediaScape-ek industria hauei eskaini diezazkion ekarpenak aurkeztuko dira, teknologiaren transferentzia eta hartzea ahalbidetuz, negozio eredu berrien sorreraren bitartez.

 

Nori zuzendua dago?

Jardunaldi hau batez ere Media sektoreko agenteei zuzendurik dago, Zinema, Telebista eta Internet industriak barne, baita teknologia arloko enpresak eta multimedia aplikazioen Web garatzaileei ere.

 

Agenda

 

2015eko irailaren 21a, Kursaaleko 8 eta 9 aretoak, The Industry Club, Donostiako Zinemaldia

11:30     Ongietorria

Igor G. Olaizola Doktorea, Digital Media eta Broadcasting Teknologien zuzendaria,  MediaScape-eko Koordinatzailea (Vicomtech-IK4)

11:35      Europan Multimedia Industriaren bateratzea: Europar Batzordearen xedea

Thomas Küpper, Proiektuen ikerketa arduraduna eta arduradun teknikoa, DG CNECT, Converging Media and Content (Europar Batzordea)

12:00     MediaScape: Pantaila aniztun multimedia zerbitzuen sortzerako tresnak

Mikel Zorrilla, Ikertzaile Nagusia, MediaScape-eko Koordinatzaile Teknikoa (Vicomtech-IK4)

Sean O’Halpin, Ikerketa eta Interneten Etorkizuneko Zerbitzuen Ingenieri Nagusia (BBC I+D)

13:00     Koktela, frogaketak eta networking

 

 

2015eko Irailaren 22a, Vicomtech-IK4, Donostia*

9:00       Ongietorria eta aurkezpenak

9:30       MediaScape-en xedea eta ikuspegia: helburuak, ikuspegia eta arkitektura

10:00     MediaScape-en emaitzak: liburutegiak APIak eta prototipoak

11:00     Kafea

11:30     Industri aplikazioen lankidetza tailerra MediaScape-ekin

13:30     Amaierako eztabaida eta ondorioak

14:00    Bazkaria

*Saioak MediaScape-eko koordinazio taldearen bidez dinamizatuak izango dira: Igor G. Olaizola Doktorea, Mikel Zorrilla eta Esther Novo (Vicomtech-IK4)

Doako izen ematea

Doako jardunaldia. Izena emateko egin klik  hemen

*Oharra: Saio bakoitza independentea da.

 

Speakers

 

Dr. Igor G. Olaizola - Vicomtech-IK4

Digital Media & Broadcasting Technologies-eko zuzendaria, MediaScape-eko Koordinatzailea. (Vicomtech-IK4)

Elektronika eta Kontrolean Ingeniaria da (Nafarroako Unibertsitatea). Fraunhofer Institut für Integrierte Schaltungen (IIS)-en, (Erlangen, Alemania) karrera-amaierako proiektua burutu zuen; Doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea, Informatika Fakultatea). Igor, Digital Media eta Broadcasting Technologies-eko zuzendaria da eta bertako naiz Europako proiektu anitzetan parte hartu du. Egun FP7-ko MediaScape proiektua koordinatzen du. Gainera, Vicomtech-IK4-ko telebista laborategia diseinatu eta koordinatu zuen eta egun laborategiaren garapenean lanean jarraitzen du. Bestalde, Nafarroako Unibertsitateko irakasle eta EIKEN- eko (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra) Zuzendaritza-Batzordeko kide da.

Thomas Küpper - Europar Batzordea

Europar Batzordeko Converging Media and Content-eko Proiektuen Arduradun Zientifiko eta Teknikoa (DG CNECT)

Proiektuen Arduradun Zientifiko eta Teknikoa da, Converging Media and Content sailean (Europar Batzordeko DG CNECT). Thomasek  20 urte baino gehiagoko eskarmentu profesionala du informazio eta telekomunikazio teknologien inguruan, besteak beste  teknologia mugikor eta multimediaren aholkulari bezala LogicaCMG eta Ericsson-entzat lan egin du Holanda, Alemania eta Suedian. Teknologia berrien zale amorratua da: komunikazioa (mugikorrak), irrati-difusioa eta IParen gaineko ahotsa barne.

 

Sean O’Halpin - BBC

Ingeniari Nagusia, BBC R&D Internet Research and Future Services (BBC)

Sean O’Halpin BBC R&D Internet Research and Future Services-eko Ingeniari Nagusia da. BBC-ren ordezkaria da RadioDNS Zuzendaritza Batzordean eta EBU-ko Plataforma-Anitzen Autentifikazioaren lan taldearen arduraduna da. Seanek 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du programazioan: datu prozesaketa sistemen, denbora errealeko komunikazioen eta mezu sistemen  koordinazioan aditua delarik. BBC R&D-n hasi zenetik, proiektu anitzetan parte hartu du: multimedia markatzailek, Twitter Firehose, RadioTAG protokoloaren diseinua edo telebista programagarriaren prototipoan besteak beste.  Bere interes nagusiak ediziotik etxeetarainoko denbora errealeko informazio-fluxu eta mezu sistemen kontrolarekin zerikusia dute.

Mikel Zorrilla - Vicomtech-IK4

Senior Ikertzailea, MediaScape-eko Koordinatzaile Teknikoa (Vicomtech-IK4)

Telekomunikazioetan Ingeniaria (Mondragon Unibertsitatea) da eta Informatika Sistema Aurreratuetan (Euskal Herriko Unibertsitatea) masterra lortu zuen. Egun "Pantaila anitzetako multimedia zerbitzuen sortzea eta kudeaketa egiteko teknologia elkar eragingarri"-ei buruzko doktoretza tesia burutzen ari da Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean. FP7ko MediaScape proiektu europarraren koordinatzaile tekniko eta zientifikoa da. Vicomtech-IK4-en hasi zenetik, Digital Media & Broadcasting Technologies sailean, Mikelek Interactive Media Technologies ildoan proiektuak diseinatu, garatu eta koordinatzen ditu, bertako naiz Europa mailako hainbat proiektuetan parte hartu duelarik.

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay