Bularreko minbiziaren tratamenduan lagunduko duen nazioarte proiektu bat koordinatuko du Vicomtech-IK4k

17.02.2016

DESIREE izeneko proiektua bularreko batzordeen elkarlanean oinarritzen den web plataforman datza. Batzorde hauek diziplina ezberdinetako mediku espezializatuen taldeak dira, kasu klinikoak banaka eztabaidatzen dituztenak. Kasuei buruz eskuragai dagoen informazio guztiaren kudeaketa arintzea, arreta pertsonalizatua ematea eta pazientearen ikuspegi integralagoa izatea, pilatutako esperientzietan oinarrituta ebidentzia berriak jasotzea eta erabaki klinikoan laguntzeko tresna azkar, intuitibo eta bisualak izatea dira proiektuaren helburuak.

Bestalde, irudian oinarritzen diren tratamenduaren pronostiko eta eboluzioarentzako tresnen garapena aintzakotzat hartzen du proiektuak, teknika ez inbaditzaileak (mamografia, erresonantzia magnetikoa, tomosintesi digitala, etab.) erabilita bularreko minbiziaren eboluzioa aurreikustea ahal egingo dituztenak. Horretaz gain, bularrean egingo den kirurgia simulatzen duen kirurgia konputazionaleko teknologia berritzailea garatuko da, baita bularreko minbiziaren interbentzioaren emaitza estetikoa iragarriko duen eredu fisiologikoa ere. Medikua eta pazientearen arteko elkarreraginean eta pazientearen erabaki-hartzean inplikazio garrantzitsuak izango dituzte.

Proiektua nazioarte mailan mota guztietako datu digital medikuen erabilera eraginkorrean erreferentea izan nahi du, bularreko minbiziaren praktika klinikoa hobetzeko.

Anbizio handiko proiektu honetan lanean hasi eta esperientzia guztiak partekatzeko helburuarekin, proiektuan dauden kideak Vicomtech-IK4n bildu ziren otsailaren 10 eta 11n. Proiektuan, besteak beste, Onkologikoa, Bilbomática, Eresa eta Sistemas Genómicos bezalako bertako eta estatuko partaideak ditu. Hauetaz gain, partzuergoan Paris eta Houstoneko erreferente diren ospitale-zentroak daude, baita Europako zenbait unibertsitate, ikerkuntza zentro eta ETEak ere. Konkretuki, honako hauek dira: Arivis, Assistance Publique-Hopitaux de Paris (Tenon-eko ospitala), Institut National de la Santé et de la Recherche Medicale (INSERM), Medical Innovation and Technology, Unoversity of Houston System eta Ulster University

Ikerketa eta berrikuntza proiektu hau, Vicomtech-IK4-ek lideratua, otsailaren 2016ean hasi da eta 36 hilabete iraungo ditu. Desiree-k Europar Erkidegotik diru-laguntza jaso du Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntzaren programaren barne, 690238 diru-laguntzaren hitzarmen zenbakiarekin.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay