Eider Sánchez: Doktore-tesiaren defentsa “Semantically steered Clinical Decision Support Systems”

09.10.2014

Eider Sánchez-ek, Vicomtech-IK4-ko eOsasuna eta Biomedikuntza Aplikazioak saileko ikertzaileak, bere tesia defendatu du orain gutxi. Tesiaren izenburua “Semantically steered Clinical Decision Support Systems” da eta honekin doktore titulua lortu du. Tesiaren defentsa Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean izan zen.

Doktore tesi lan honek Erabaki Klinikoari Laguntza Sistemen hobekuntzarako metodologiak ematen arreta jarri du, medikuari erabaki hoberena hartzen lagunduko dioten tresnak emanez. Instituzioen ikuspuntutik medikazioekin akatsak gutxitzea, pazienteei osasun arreta hobetzea eta hauen segurtasuna hobetzea bilatzen da.

Ekarpen metodologikoak nagusiak hauek dira:

  1. Aurre-cacheaturiko ezagutzaren erabilera.
  2. Euskarri sistemetarako arkitektura berri baten sortzea erabakia hartzea ahal egingo duena.
  3. Ezagutzaren iraunkortasuna erabaki klinikoaren bizi-zikloan zehar medikuaren erabaki-esperientziaren berrerabilpenaren bitartez.

Proposatutako metodologiak bi eremuetan aplikatu dira bereziki: Alzheimer gaitzaren diagnostiko goiztiarrean eta bularreko minbiziaren osoko abordatzean.

Ikerkuntza osasunaren sailean oinarritzeaz gain, lortutako emaitzak Industria eta  Ekoizpen Aurreratua sailean ere aplika daitezke besteak beste.

Informazio gehiago: http://bit.ly/1rrDZp5 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay