Erabiltzailearen adierazpen edo portaeraren arabera portaera emozionala igarri dezake ordenagailuak, tabletak edo mugikorrak

27.01.2014

Ordenagailu, tablet edo gailu mugikorren bidez erabiltzailearen gogoa antzemateko formula aztertzen ari gara. Andrés Navarrok, Vicomtech-IK4ko ikertzaileak, Berriari aurreko urtarrilaren 21ean eskainitako elkarrizketan adierazi zuenez “teknologia prest dago dagoeneko. Falta den gauza bakarra aplikazioen munduak beste bira bat eman dezan da, kasu honetan, erabiltzailearen emozioak barneratu dezan”.

Aipaturiko ikerketa ildoak sentimendu hauek gailu ezberdinetara eraman nahi ditu, aurrean duten pertsonaren gogo-aldartea zein den zehaztu dezaten. “Horrela ez badirudi ere, asko adierazten ditugu gure emozioak. Eta denok dugu adimen emozional handia emozioak besteengan antzemateko. Orain egin nahi duguna adimen emozional hori gailu teknologikoetara islatzea da”, dio Andrés-ek aipaturiko egunkarian.

Ikertzaileak azpimarratzen du era asko daudela gogoa antzemateko: “Oso erlazio estua dago gure gorputz eta gure emozioen artean. Hitz egiterakoan, mugitzerakoan,… adierazten ditugu. Eta horiek antzemateko gailuak badaude. Ahotsaren kasuan, mikrofono bat nahikoa da. Aurpegi-adiezpena antzemateko, edozein kamerak balio du. Eta konstanteak neurtzeko, orain, gorputzera moldatzen diren gailuak bogan daude gainera ”.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak