Euskadiko aurrerapen teknologikoaren adibideak eramango ditu aurten Basque Industry 4.0k Hannover Messera

25.04.2018

Munduko lehen industria-azoka da Hannover Messe eta orain dela 60 urte baino gehiago hasi zen ospatzen. 2018.urteko edizioa apirilaren 23 eta 27 bitartean egiten ari da “Integrated Industry, Connect & Collaborate” izenburupean eta produktuen digitalizazioa, 4.0 industria eta modu masiboan banatutako energia izango ditu ardatz nagusi.

Basque Industry 4.0 standa, Spriren koordinaziopean, 27.pabilioian kokatuta dago, Global Business & Markets deitutako espazioan eta 140 metro koadro izango ditu. Bertan, euskal teknologia-zentroek euren teknologiak erakusten dituzte Hannoverren. Vicomtech-ek Cartonajes Igamorekin packaging prozesua  hobetzeko garatuta duen errealitate areagotuko sistema aurkezten ari da.

Honenbestez, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Sareko eragile nagusiak ordezkatuta egongo dira standean

Euskadi bigarren urtez jarraian dago Hannover Messe azokan, 4.0 industrian euskal esperientzia nazioartekotzeko estrategiaren esparruan kokatuta. Hannoverrera eraman diren produktu, sistema, programa eta ekimenen aurkezpenak egin ditu euskal ordezkaritza publiko-pribatuak, 4.0 industriaren arloan enpresek, teknologia-zentroek eta hezkuntza sistemak lortutako aurrerapenak ezagutzera emateko helburuarekin.

Bind 4.0 start-upen azelerazio programak toki propioa dauka; programan parte hartu duten start-upetako bi, Innovae eta Irisbond izango dira bertan programaren nondik norakoak azaltzeko eta lehen mailako enpresa industrialekin lan-egitea posible egin duten teknologiak erakusteko Innovae eta Irisbond. Azken honek transferitutako ingurunearen kontrola begien bidezko teknologia aurkeztuko du. Teknologia hau Vicomtechek garatu eta Irisbonderi transferitu dio.

Honez gain, Basque Industry 4.0 estrategiako zutabe nagusiak sustatzen dira standean, hau da Basque Digital Innovation Hub-Euskadiko Aktiboen Sarea. Bere helburua da ETE industrialen eskura jartzea, modu erraz eta eraginkorrean, konektatutako aktiboen sarea non fabrikazio aurreratuko azpiegitura, laborategia, software eta gaitasun zientifiko-teknologiko berritzaile eta bikainak dauden.

Euskadiko hezkuntza sistema ere standean ordezkatuta dago, alde batetik 4GUNE Unibertsitate Sistemako klusterrarekin eta bestetik Lanbide Heziketarekin.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak