IK4k eta Donostiako Udalak jardunaldi bat antolatu dute. Urriak 29. Eman izena!

26.10.2015

K4 Aliantza Teknologikoak eta Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bidez, "I+G+Ba desmitifikatuz" jardunaldia antolatu dute. Urriaren 29an izango da, EHUko Carlos Santamaría zentroan. Donostiako Udalak urriaren 26tik 30era bitartean egiteko antolatu duen "Donostia Week INN" Berrikuntzaren Astearen barruan sartzen da ekimena, eta enpresa-zuzendariei edo sail teknikoei zuzendua dago, batez ere ETE-ei.

Jardunaldiaren abiapuntua antolatzaileen gogoeta bat da: jendeak, oro har, ez dakiela zer den I+G+Bko jarduerak egitea, zer eragilek parte hartzen duten, nola egiten diren, eta enpresetan zer inplikazio eta ondorio dituzten.

Galdera horiei erantzuteko, kontzeptu horiek “gerturatzen” eta edonorentzako ulergarri egiten saiatuko dira, modu erraz eta hurbileko batean, eta jarraibideak eta jardunbide egokiak eta desegokiak identifikatuko dira.

Gainera, parte-hartzaileek zuzenean entzun ahal izango dituzte hiru enpresaren benetako esperientziak —Condesa Taldea, DinyconSistemas eta Geka Taldea— eta zentro teknologikoen ikuspegia, Juan Otegi IK4ko Merkatuko zuzendariaren eskutik.

Aliantza Teknologikoak parte-hartzaileei adieraziko die garapen teknologikoa interesa eta etorkizun-ikuspegia duen edozein enpresaren eskura dagoela eta badirela mekanismo batzuk berrikuntzan oinarritutako lehiarako abantailak lortzeko.

IZEN-EMATEA DOAKO JARDUNALDIA
telefonoa:  943 48 28 00
mail:  fomentoss@donostia.eus

EGITARAUA IKUSI

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay