Industria Iraultza berria: Fabrika Adimenduna

27.08.2015

Egun, munduko ekonomia nagusietan, joera orokor eta argi bat nabarmentzen da, industria ekoizpen ahalmena indartzera bideraturik, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) azken aurrerapenen erabileraren bidez. Orain, aurrerapen hauek aukera guztiz berriak eskaintzen dituzte fabriketan ekoizpena eta eraginkortasuna handitzeko.  Joera berri honetan ekimen nagusietako bat  "Industria 4.0" delakoa da. Horrela, industria sektorean mundu mailan aitzindari diren lurraldeek, Alemania adibidez, joera hau sustatzen ari dira.

Masako ekoizpena Ford T modeloarekin hasi zen. Bere arrakastaren gakoa ekoizpena modelo eta kolore batera mugatzea izan zen. "Edozein bezerok nahi duen kolorezko autoa izan dezake, betiere beltza bada", Henry Ford-ek esana (modeloaren sortzailea).  Egun, egoera guztiz desberdina da. Aldaera, aukera eta konfigurazio kopuru handiak ibilgailuak neurrira egitea ahalbidetzen du, bere arloan ia apartekoa den ibilgailua lortu daitekeelarik.

Industria 4.0 kontzeptua merkatuan gero eta arruntagoak diren behar berriei emandako erantzunetako bat da, batez ere produktuen pertsonalizaziora bideratuta, non ekoizpena lote motzetara edo lote bakarretara egokitu behar den. Hau lortzeko, ekoizpen kateen egokitzapen automatiko eta malgua ezinbestekoa da. Helburu hau lortzeko, makinen arteko komunikazioa hobetzea funtsezkoa da, datuen jasotze eta azterketa mekanismoak eta fabriketan elkareragiteko eta lan egiteko era guztiz berriak barne, pertsonen eta roboten elkarbizitza ere ahalbidetuz. Horrela, ekoizpena memento guztietan optimizatzeko gai den fabrika adimenduna lortuko dugu, zerbitzu mota eta negozio mota berriak eraginez. 

Iraultza prozesu guzti honen azpian, mundu fisiko eta mundu digitalaren arteko distantzia txikitzearen beharra dago, makina adimendunagoen edo fabriken garapena eragingo dutenak, hauek informazioa era autonomoan trukatzeko gai direlarik, horrela, industria, behin betiko Fabrika Adimendunean bihurtuz.  

Industria 4.0 joeran, makinak eta automatizazioa ez dira elementu nagusi bakarrak izango, pertsonek ere eginkizun erabakigarriak izango dituzte egoera berri honetan. Mundu fisiko eta digitalaren arteko distantzia mugatzen duten teknologietan aurreratzeaz gain, pertsona eta makinen artean elkareragiteko mekanismo berrien garapena beharrezkoa da ere. Makinekin lan egiteko ohiko mekanismoek, komunikazio mota berriei ireki behar dizkiete bidea, non interfaz grafiko aurreratuek, gailu mugikorrek eta elkareragin naturalak, fabrikazio prozesuak optimizatzea ahalbidetzen duten.

Gero eta garrantzitsuagoa da eta etorkizunean oraindik gehiago izango da, langileei etengabeko heziketa-mekanismo malguak eta datuen sarbide eta prozesatze tresnak eskaintzea, errealitate areagotua edo azterketa bisuala adibidez, testuinguruko informazioa emateko gai direnak eta ondorioz erabaki-hartze prozesuan lagundu ahal dezaketenak.

Industria 4.0 -k ekoizpena handitu eta hobetzeko aukera berriak eskainiko ditu, eta gainera negozio aukera berrien sorkuntza eragingo du, ekonomia aurreratuetan fabrikazioaren etorkizuna ziurtatzea ahalbidetuz.

 

Iñigo Barandiaran Doktorea

Industria eta Ekoizpen Aurreratuaren Zuzendaria

Vicomtech-IK4

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay