Lanhezi, ezagutza sortzeko eta etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko ikerketa proiektua

12.09.2022

Proiektuak Big Data eta IA tresnak modu intentsiboan erabiliko ditu, bi helbururekin: batetik, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan eta etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko ezagutza sortzea, eta, bestetik, Lanbide Heziketako ikasleen prestakuntza hobea lortzera bideratutako ikaskuntza-prozesu eta estrategia pertsonalizatuak garatzea. Hala eta guztiz ere, enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetza sustatu nahi da.

Ikerketa-taldearen zeregina da, Lanbide Heziketako ikastetxeen datuak bilduz eta aztertuz, ikaskuntza-beharrizanak identifikatzea, eta premia horietatik abiatuta, ikastetxe eta enpresetako irakasleekin lankidetzan, ikaskuntza-testuinguru pertsonalizatuak garatzea eta jardunbide egokiak identifikatzea. Ereduaren bidez, metodologiarekin, motibazioarekin, zeharkako gaitasunekin, praktikekin eta abarrekin lotutako datuak bildu, sailkatu eta tratatzen dira.

 

Vicomtech-en rola, batez ere, estatistikan, visual analytics-ean eta adimen artifizialean oinarritutako datuen analisi aurreratua egitea izan da, datuetatik baliozko ezagutza ateratzeko helburuarekin. Proiektuaren helburu nagusia, ikasle, tutore eta instruktoreen artean ETHAZI ereduarekiko duten iritzi alderaketa bat egitea izan da. Horretarako Lanbide Heziketako ikasle, enpresetako instruktoreek eta tutorei ikasturtean zehar helarazitako hainbat galdetegi aztertu dira, zeregin nagusia ETHAZI ereduarekiko duten pertzepzioa aztertzea izan delarik. Alderaketa honekin batera, urtean zehar pertzepzioaren eboluzioa ere aztertu da. Analisi honek ikasle, tutore eta instruktoreen arteko ikaskuntza beharrak identifikatzea ahalbidetu du, elkarren arteko iritzi alderaketak aztertu, eta jardunbide egokiak disenatzen lagunduko duena.

LanHezi proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Zientzia, Teknologia eta Osasuna (ZiTeO) ikerketa-taldeak zuzentzen du. Gainera, bertan parte hartzen dute Saiolanek, Vicomtech-ek eta Fagor Taldeak.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay