Mikel Zorrillak WWW2015 kongresuan parte hartu du Florentzian maiatzaren 18tik 22ra MediaScape proiektua aurkezteko

26.06.2014

Maiatzaren 18an, 24. International World Wide Web Conference (WWW 2015) kongresua ospatu zen,  bertan Mikel Zorrillak bere lankideekin batera MediaScape proiektua aurkeztu zuen. Proiektuak HTML5 aplikazioen adaptazioa  gailu ezberdinetarako ahalbidetzen du.

Kongresu hau nazioarteko foru garrantzitsuenetariko bat da, non Web gaiei buruzko ikerketan eta garapenean egiten diren aurrerapenak aurkeztu eta eztabaidatzen dira. Kongresuan mundu osoko ikertzaileek hartzen dute parte, ikerketa akademiko eta industrialean egin diren azken aurrerapenak elkar banatzea helburu dutelarik.

Aurkeztutako proiektua, MediaScape, telebista, ordenagailu eta gailu mugikor ezberdinen arteko konexioa ahalbidetzen du, horrela multimedia edukiak edozein gailutik ikus ahal izanik. Adibidez, tableta eta smart phonetatik, telebistako edukiarekin interaktuatu daiteke.

Informazio gehiago: http://mediascapeproject.eu/

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak