17.10.2008

Vicomtech-IK4 Informazio Geografikoaren Prozesatzea eta Ikustezko Analisia teknologietan aditu bezala gonbidatua izan da NATOren ‘Bakearentzako eta Segurtasunarentzako Zientziaren Programa’ren testuinguruan Ingurugiroko Segurtasunari buruzko lan-jardunaldietara. Ekitaldia urriaren 13 eta 17aren artean ospatu zen Buonconsiglio Gazteluan (Trento, Italia) eta mundu osoko NASA eta amerikako gobernuko segurtasun adituak izan dira bertan. Vicomtech-IK4tik Dr.-Ing. Jorge Posada joan zen, Vicomtech-IK4ko Zuzendari Laguntzailea, eta eguraldi fenomenoen zaintzarako 3D Ikusmen Geografikoa eta Irudien Prozesaketa arloan gure zentroak egindako azken lanak aurkeztu zituen. Lan jardunaldi hauen emaitzak ‘Springer Science and Business Media’ aldizkarian argitaratuko dira.
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay