Paraplegikoen Ospitale Nazionala eta Irisbond-en arteko lankidetza-hitzarmena

21.11.2014

Gaztela-Mantxako gobernuak kudeatzen duen Toledoko Paraplegikoen Ospitale Nazionalak eta Irisbond-ek, zeinen kide teknologikoa den Vicomtech-IK4, lankidetza-hitzarmena adostu dute. Honen arabera, Irisbond-ek  ekipo bat utziko dio bizkarrezur-muineko lesioan espezializatua dagoen zentroari bere pazienteek erabili dezaten.

Sistema honi esker, mugikortasun arazo larriak dituzten pertsonek ordenagailu baten ohiko funtzioetara (Interneten nabigatu, testuak idatzi, emailak edo whatsapp-ak bidali, musika entzun, besteak beste) sartzea izango dute beraien begiak mugituz.

Irisbond enpresak komunikazio lagundutako teknologietan oinarritutako sistemen garapena du helburu, Eye Tracking-a adibidez, sektore ezberdinetara aplikatuta: desgaitasuna, integrazio industriala edota zientzia-aplikazioak.

Informazio gehiago: http://bit.ly/1p4UMmi

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay