RAPID, jarduera industrial eta ekonomiko osora segurtasunez itzultzeko proiektua

20.07.2020

Lankidetza ahalegin bat da BRTA Basque Research & Technology Alliance ekimenaren barruan, COVID19rekin lotutako erronkei aurre egiteko, SPRI Taldearen laguntzarekin.

RAPIDen misioa da jarduera-datuak biltzea eta analitika deskribatzailea egiteko eta egoerak denbora errealean ebaluatzeko eredu matematikoak aplikatzea. Gainera, adimen artifizialeko moduluak garatu dira, arriskua minimizatu eta produktibitatea maximizatu nahi duten etorkizuneko agertokiak simulatzeko ereduetan eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzen dutenak. Kutsatzea eta kasu kopurua monitorizatzea ere ahalbidetzen du, eragin ekonomikoaren eta arriskuaren arteko balantzearen ebaluazioa egin ahal izateko.

Proiektuak bi aplikazio-agertoki ditu: mikro eta makro. Lehenengoak erakundeari edo enpresari eragiten dio, eta haren helburua da tresnak sortzea, erakunde bakoitzeko pertsonen egoera monitorizatzeko eta, horrela, erabaki zehatzak eta segmentatuak hartzea ahalbidetuko duten tresnak izateko, erabaki globalak hartu beharrik izan gabe.

Makro arloan, ekonomia suspertzeko kudeaketa-ereduak sortu nahi ditu Rapidek, Administrazio Publikorako tresna gisa, enpresen, eskualdeen eta abarren xehetasunekin ikuspegi orokor bat lortu ahal izateko.

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay