TERMAGAL, galiziar zerbitzu termalen balioa handitzen duen proiektua

20.07.2015

Uztailaren 10ean Lugon TERMAGAL aurkeztu da: bainuetxetan historia klinikoaren estandarizaziorako eta kudeaketarako software.  Proiektu honetan hainbat organizaziok elkarrekin lan egin dute, Axencia de Turismo de Galiciak eta Vicomtech-IK4 ikerketa aplikatuko zentroak besteak beste, eskaintzen diren osasun zerbitzuen balioa handitzeko, galiziar sektore termalaren nahiari erantzunez.

TERMAGAL erreminta informatiko berritzaile bat da bainuetxetan zerbitzu mediko prozesuak estandarizatzeko, horrela bezeroaren ezagutza handiagoa lortzea ahalbidetuz.. Erreminta honek bezeroa era askoz eraginkor batean segmentatzea eta eskaintza pertsonalizatuagoa izatea ahalbidetzen du.

TERMAGAL-i esker gaixoak bere beharrei eta  nahiei egokitutako egonaldiak izango ditu: egokitutako jolas-jarduerekin eta jarduera fisikoekin eta gainera, bizimodua hobetzeko gomendioekin.  

Jardunaldi honetan María Teresa Linazak, Vicomtech-IK4-ko e-Turismo eta Ondare Saileko zuzendariak esperientzia interaktibo eta digitalak lortzeko aplikazioen diseinu eta inplementazioan emaitzak azaldu ditu. Aplikazio hauek balio erantsia ematen diote enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuei.

Jardunaldi hau aldi berean Igapek, Xunta de Galiciak eta Europako Gizarte Funtsak finantzatua izan da.

Informazio gehiago: www.balneariosdegalicia.gal/presentacion-termagal.html

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay