VI-DAS proiektuaren hasiera bilera Bruselan egin da irailaren 21etik 23ra

26.09.2016

Proiektu hau bide-segurtasun hobetuaren helburuak lortzera zuzenduta dago ADAS-en (ingeleseko Gidariarentzako Laguntza Sistema Aurreratuak) garapen eta erabilera eta nabigaziorako laguntzaren bitartez modu pertsonalizatu eta onargarrian. Dena trafiko orokorraren ulermen fidagarria eta gidariaren egoera orokorra kontutan hartuta.

VI-DAS proiektuak ez du soilik ibilgailuaren kanpoaldea kontrolatzen, barrualdea ere: gidaria. ADAS beyond 720º delakoari hurreratzea proposatzen da, kanpoaldea eta barrualdea gauza bakarra bezala hartuz.

Ibilgailuaren barruan VI-DASek teknologia ez-inbaditzaileak erabiltzen ditu gidariaren egoera eta bere jarreraren inguruko informazioa denbora errealean emateko. Gidariaren egoeraren kontrola, gidariarentzako feedback apropos batekin batera (gidatzearen egoera eta kotxearekiko interakzioan oinarrituta) gakoa izango dira gidatze semi-automatiko edo ADAS moduetan zehar.

VI-DASek nazioarteko lehen mailako enpresa eta erakundeak biltzen ditu: AKIANI, Commissariat à l’énergie atomique et aux énergies alternatives, Dublin City University, Honda Research Institute Europe, IBM Ireland Ltd, Institut Français des Sciences et Technologies des Transports, Intel Deutschland GmbH, Intempora Karlsruher Institut für Technologie, Tass International Mobility Center Bv, TomTom International Bv, Technische Universiteit Eindhoven, University of Limerick, Valeo Schalter und Sensoren GmbH, XL Insurance Company eta Vicomtech-IK4, proiektuaren koordinatzailea.

Vicomtech-IK4 lidertzen duen ikerketa eta berrikuntza ekintza hau 2016ko irailean hasi zen eta 36 hilabeteko iraupena izango du. VI-DAS Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programak finantzatzen du, diru-laguntza akordio zenbakia 690772.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak