Vicomtech giza baliabideen kudeaketa aurreratuan ikerketaren esparruan erreferentziazko zentroa da

16.01.2020

Europako Batzordeak beste hiru urtez berritu dio HR Excellence in Research aitorpena Vicomtech-i. Aintzatespen horrek egiaztatzen du kontratazio irekiarekin, gardenarekin eta ikertzaileen merezimenduetan oinarrituta dagoela.

Emaitzak denbora errealean neurtzeko gai diren kudeaketa-sistema aurreratuak nagusi diren ingurune zorrotzean, pertsonen esparrua ezin da atzean gelditu ikerketan.

Ikerketan aritzen diren erakundeek ere beren proiektu eta jarduera bakoitzean inbertitutako ahaleginen emaitzak kuantifikatzeko eta neurtzeko gai diren kudeaketa-metodoak behar dituzte, eta hori sistemaren erdigunean ikertzailearen figura kokatuz bakarrik antola daiteke.

Vicomtech-ek hainbat urte daramatza Europako Jokabide Kodea eta Carnegie Mellon unibertsitate ospetsuak garatutako People CMM matrizea ezartzean oinarritutako metodologia propio baten garapenean lanean. Metodologia horrek pertsonen kudeaketa nazioarteko bikaintasunera hurbiltzen du, eta hala aitortu du beste behin Europako Batzordeak, HR Excellence in Research aitorpena hiru urtez berritu baitio zentroari.

Vicomtechekin lan egiten duten enpresak metodologia horretaz baliatzen ari dira, zorroztasuna eta gardentasuna bermatzen dituelako lankidetza-prozesu osoan eta balioa sortzeko prozesu osoan.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak