Vicomtech-IK4 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea Programako partehartzaile

05.04.2017

4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea elkarlanerako programa aitzindaria da, industria 4.0aren inguruko ezagutzaren erakustaldirako eta hedapenerako sarea. Honen helburua Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei (ETE) 4.0 ekoizpen industrialean liderrak diren enpresa eta zentro teknologikoen arrakasta-esperientziak ezagutarazi eta hurbiltzea da.

Programa hau lurraldeko 400 enpresei zuzenduta dago eta mundu mailan liderrak diren hiru enpresa eta beraien inguruko bost zentro teknologiko aurreratuek gidatuko dituzte, Vicomtech-IK4 horien artean dagoelarik.

Vicomtech-IK4k Visual Computing-aren alde egiten duen apustuarekin dago bertan. Teknologia honek lotura komuna, irudia informazio-iturburu bezala edo komunikazio mekanismo bezala duten teknologia multzoari egiten dio erreferentzia, adibidez errealitate birtuala edo areagotua.

Horregatik, zentro teknologiko bakoitzak urteko lau jardunaldi aurreikusten ditu gaiaren araberako bloke bakoitzeko. Sesio hauetako bakoitza lurraldeko 12 ETE-i zuzenduta egongo dira eta funtsezko informazioa emango zaie eta azpiegitura bereziak bisitatzeko aukera emango zaie.

Programa hau Gipuzkoa Foru Aldundiaren helburu nagusietako batengatik sortzen da: susperraldi ekonomikoa bermatzeko enpresen lehiakortasuna sendotzea. Eta horregatik eraldatze hau programa honen bitartez sustatu nahi dute.

Informazio gehiagorako edo izena-emateko: http://www.gipuzkoa.eus/eu/industria4-0

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak