Vicomtech-IK4 bere berrikuntzagatik  eta bikaintasunagatik saritua

07.12.2015

  • Zentro teknologikoak Euskal Herriko “Quality Innovation of the year” saria jaso du eta nazioarteko faserako sailkatua izan da.
  • Sariak, Excellence Finland-ek ematen ditu, organizazio honek Finlandian bikaintasuna eta berrikuntza sustatzen dituelarik, izan ere, Finlandia zerbitzuen kalitate eta berrikuntza mailan lurralde zorrotzenetako bat da. Euskal Herrian Euskaliten bidez ematen dira.
  • Vicomtech-IK4-k aurkeztutako proiektuak, pertsonalizatutako protesiak diseinatzea ahalbidetzen du, horrela aortaren aneurismaren hausturak saihestuz.
  • Sariek produktuaren, prozesuaren edo antolakuntzaren berrikuntzen sorkuntza eta garapena suspertzea dute helburu, eta Suedia, Lituania, Letonia, Estonia, Hungaria, Israel edo Euskal Herria (honek Euskaliten bidez) bezalako lurraldeek parte hartzen dute.  

Vicomtech-IK4 berriz ere saritua izan da berrikuntzan eta bikaintasunean oinarritutako proiektuen garapenean apustu handia egiteagatik. Horrela, zentro teknologikoak Euskal Herriko “Quality Innovation of the year 2015” saria lortu du giza eta osasun sailean Berrikuntza kategorian.

Proiektu irabazlea, irudian oinarritutako sistema berritzaile batean datza, aortaren aneurismaren haustura-arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko.

“Quality Innovation of the year” sariak Excellence Finland-ek antolatuak dira, erakunde honek Finlandian bikaintasuna eta berrikuntza sustatzen dituelarik, izan ere, Finlandia zerbitzuen kalitate eta berrikuntza mailan lurralde zorrotzenetako bat da.

“Quality Innovation of the year” sariek urtero bezeroaren beharretan oinarritzen diren berrikuntzak garatzen dituzten erakundeak edo pertsonak saritzen dituzte.  Helburua parte hartzen duten erakundeen lehiakortasuna handitzera laguntzea eta produktu, prozesu edo antolakuntzaren sorkuntza edo garapena suspertzea delarik.

Lehiaketa honek bi fase ditu, bata bertakoa eta bestea nazioartekoa. Vicomtech-IK4 Euskal Herrian bere kategorian izan da saritua eta hurrengo pausoa nazioarteko mailara pasatzea izango da non Suedia, Lituania, Letonia, Estonia, Hungaria edo Israel besteak beste lehiaketan parte hartuko duten, jardunaldia urtarrilaren 27an Tallinnen (Estonian) ospatuko delarik.

Saritutako proiektua

Aortaren aneurisma aortaren (arteriarik garrantzitsuena) pareten etengabeko dilatazio eta ahulduran datza, aorta delarik bihotzetik gainerako giza-gorputzeko ataletara odola banatzen duena. Pareta baskularraren hausturak gaixoaren heriotza eragin dezake %85 kasuetan.

Aneurismaren konponketa endobaskularra odolik gabeko kirurgia da eta arteria femoraletik sartzen den endoprotesi batean datza, arteriaren puntu egokietan finkatzen da, horrela aneurismaren pareta odol-zirkulaziotik isolatuz eta ondorioz haustura sahiestuz. Teknikaren arrakastarako ezinbesteko da endoprotesiaren neurketa, kirurgian eta ondoren sortu daitezkeen arazoak txikitzeko. Garatutako softwareak endoprotesia neurri zehatzekin diseinatzea ahalbidetzen du, gaixoaren eskaner-irudietan oinarrituz, honela egitura baskularren 3D ereduak lortuz eta bizkortasunez eta zehaztasun handiz beharrezkoak diren neurriak jasoz eta ondorioz, prozesuaren segurtasuna eta eraginkortasuna handituz. Gainera softwareak,  anatomia konplexuetan ezarpena zaila bada, pertsonalizatutako protesien diseinua ahalbidetzen du.

Vicomtech-IK4-ren garapenek  eVida Vascular produktuaren sorrera eragin dute eta eMedica S.L enpresak merkaturatu du produktua. “Donostialdea” izeneko osasun erakundearen barne dagoen Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Erradiologia zerbitzuko Mariano de Blas Bravo eta Kirurgia Baskularraren zerbitzuko José María Egaña Barreneche doktoreen eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Berrikuntza Unitatearen laguntza ezinbestekoa izan da proiektuaren sorkuntza eta garapenerako. Proiektu hau osasun arloan egindako diziplina anitzeko kolaborazio publiko-pribatuaren arrakasta bat izan dela ziurtatu daiteke. 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay