Vicomtech-IK4 Bioinformatika eta Biomedikuntzako Nazioarteko Konferentziako (IEEE BIBM) sesio industrialeko mahaiburua

03.11.2014

Azaroaren 2tik 5era “IEEE International Conference on Bioinformatics and Biomedicine (BIBM)” konferentzia ospatzen ari da Belfasten, Erresuma Batuan.

Vicomtech-IK4ko Carlos Toro eta Grégory Maclair doktoreek sesio industrialeko mahaiburuak izango dira. Honetaz gain, Carlos Toro doktoreak “Some applications of Knowledge Engineering adn Smart Systems in Bioinformatics” artikulua aurkeztuko du.

IEEE BIBM 2014 konferentziak bioinformatika eta osasunaren informatikan ematen diren aurrerapausoak hedatzeko balio du. Bertan computer science, biologia, kimika, medikuntza, matematika eta estatistikako akademiko eta zientzialari industrialak bildu dira. 

Informazio gehiago: http://scm.ulster.ac.uk/~bibm/2014/index.html

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay