Vicomtech-IK4 eusko Jaurlaritzako Basque Industry 4.0 estrategiarekin elkarlanean Europako Industria azokan Hannover Messe-n apirilaren 24tik 28ra

24.04.2017

Hannover Messe azoka mundu mailan industriaren sektoreko erreferente bezala finkatu da eta azken urteotan “Industria 4.0” delakoaren erakustoki nagusia bilakatu da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Saileko Basque Industry 4.0 estrategia Hannover Messe 2017 azokan izango da Halle 8ko stand batean (Industria Automatizazio eta Industria 4.0). Bertan bere estrategia aurkeztuko du, besteak beste, Vicomtech-IK4ren laguntzarekin.

Aste osoan zehar euskal kluster, unibertsitate eta zentro teknologien eskutik aurkezpen ezberdinak izango dira, baita materialen erakusketa eta gela birtual baten muntaia ere. Jarduera hauekin Euskadin industrian eta enpresan dagoeneko erabiltzen diren materiak nabarmenduko dira.

Vicomtech-IK4k bi hitzaldi emango ditu eta instituzioaren standean demo bat aurkeztuko du. Lehen hitzaldia Jorge Posadak, zentroaren Zuzendari Laguntzaileak, emango du apirilaren 26ean 10:30etan Halle 8ko stand A36ean eta “Visual Computing as a Key Enabling Technology for Industrie 4.0 and Industrial Internet” izenburua darama. Bigarrena Iñigo Barandiaranen eskutik etorriko da, Industria eta Ekoizpen Aurreratuko zuzendaria, “Towards Zero Defect Manufacturing through 3D Reconstruction” izenburuarekin apirilaren 26ean 14:00etan toki berean. Apirilaren 26ean, egun osoan zehar,  “3D Scanner for Inprocess Dimensional Inspection” demoa ikusgai egongo da, Sariki euskal enpresarekin elkarlanean garatu dena eta Vicomtech-IK4k berea duen teknologian oinarritu dena.

Azokak gai-zerrenda luzea dauka, besteak beste, Industria Automatizazioa eta IKTak, G&B, Industria Hornidura, Ekoizpen Ingeniaritza eta Zerbitzuak, Energia eta Ingurumena.

Informazio gehiago

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak