Vicomtech-IK4-k, Europar Batzordeak antolatutako ICT 2015 konferentzian parte hartuko du urriaren 20tik 22ra Lisboan

20.10.2015

ICT 2015 Europar Batzordeak antolatzen duen jardunaldi garrantzitsuena da IKT-ekin erlazionaturiko I+G+b politikak ezagutarazteko. Jardunaldian Europa osoko 5.000 pertsonen partaidetza espero da. Konferentziak bi modu ezberdinetan Batzordearen politika eta ekimen berriei buruz informazioa eskainiko du: Alde batetik erakusketa interaktiboa, ikerketa eta berrikuntza IKT proiektu berrienen emaitzak eta inpaktua erakutsiz eta bestalde gai ezberdinei buruzko saioak Horizon 2020-ek hurrengo bi urteetarako eskaintzen dituen finantzaketa aukerak azalduz.

Vicomtech-IK4-ren partaidetza bi eratan emango da.

Elkarlan saioak

Vicomtech-IK4-ek “ HYPER sarea: neuroerrehabilitazioaren hiperpotentziala ustiatuz!” saioa antolatu du. Elkarlanerako saio honen helburua esperientziak partekatzea eta errehabilitazio munduko agenteen kolaborazio berriak sustatzea da.

Proiektu honetan, Espainiako ikerketa zentro aitzindariez osatutako partzuergoak garatuta, soluzio berritzaileak garatu dira mugitzeko arazoak dituzten neuro errehabilitazioko gaixoentzat, errealitate birtuala, garun-ordenagailu interfazeak, estimulazio elektriko-funtzionalak eta exoeskeletoak bezalako teknologiak erabiliz.

Saioan ondorengo gaiei buruz hitz egingo da:

  • Hyper proiektuan garatutako teknologian oinarritutako neuro errehabilitaziorako gailu berrien ustiapena
  • I+G+b-ren ekintza berrien hasiera H2020-ren esparruan, medikuntzaren alorrean, Hyper teknologiaren hobekuntzarako  
  • Hyper gailuen eskala handiko balidazio proben hasiera, Europako kide klinikoen laguntzarekin 

Informazio gehiago

RePlay Proiektuaren standa

Europar Batzordeak RePlay Proiektua aukeratu du erakusketa saileko proiektu bezala. RePlay-ek stand bat izango du proiektuaren emaitzak erakusteko. Proiektuaren helburua Europako kirol eta joko tradizionalak kostu baxuko sistema baten bitartez digitalizatzea da, jokalarien mugimenduak antzemateko. Ekimen berritzaile bat da, non ikertzaile euskaldun, britaniar, irlandar, suitzar eta grekoen elkarlana funtsezkoa den. Standean proiektuan garatutako teknologiaren demoak egingo dira, zehazki hiru balidazio-jokaleku nagusiak: " Jolastu eta ikasi", "Entrenatu eta irakatsi" eta "Elkarri eragin eta babestu".

Informazio gehiago

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay