Vicomtech-IK4 pilotarien mugimenduak digitalizatuko dituen europar proiektu baten buru da

09.09.2013

Vicomtech- IK4 Europako kirol eta joko tradizionalak digitalizatzea helburu duen europar proiektu baten buru da. Proiektua jokalarien mugimenduak kostu baxuko sistema baten bidez atzemango dituelarik. Ekimen berritzaile honetan Euskadiko, Ingalaterrako, Irlandako, Suitzako eta Greziako ikertzaileak elkarlanean arituko dira.

Europar Batasuneko VII Marko Programaren proiektu honek, 2,5 milioi eurotako aurrekontua duenak, mugimendu sentsoreen bidez euskal eta irlandar kirol tradizionalen mugimendu, biomekanika, trebetasun eta teknikak erregistratuko ditu.

Re-Play proiektuan, Vicomtech-IK4z gain, Gaelic Athletic Association –GAA- eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Saila Euskadiko, Pilota Federakundearekin elkarlanean, bezalako kirol elkarteak daude, baita Erresuma Batuko Vicon Motion Systems Ltd. eta IN2 Search Interfaces Development Ltd. enpresak, Irlandako Dublin City University (DCU) eta Suitzako Université de Généve (UNIGE) unibertsitateak eta Greziako Hellas Ikerkuntza eta Teknologia Zentruak daude.

Irailaren 3tik 5era Vicomtech-IK4k kide guztiekin bilera bat antolatuko du proiektuaren lehen sei hilabeteetako emaitzak aztertu, sistemaren funtzionamendua eta aplikatuko den tokian definitzeko.

Guztiak irakurri: http://www.fp7-replay.eu/index.php/eu/

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak