Vicomtech-IK4k ETBrekin elkarlanean arituko da eduki aberatsagoak eskaintzeko hauteskunde gauean

23.09.2016

Urrutiko kontrolarekin gauza ezberdinak egin ahal izango dira: Herri baten datuen zenbaketa aukeratu, telefono mugikorra, tableta edota ordenagailua telebistara erantsi edo ikusten ez den zuzeneko seinalea ikustea.

Irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde gauean, ETBk Sarean konektatuta dauden telebisten bidez eduki aberatsagoak jasotzeko "Made in Euskadi" teknologia erabiliko du. Gure Zentroak eskainitako euskarriari esker, telebistan jarraitu ahal izango da hiri edo herrien botoen zenbaketa, zuzenean, telebistan ikusten ez diren kameren irudiak ikusi eta telefono mugikor, tablet eta ordenagailu bat telebistari erantsi ahal izango zaio, pantaila bakoitzean zein informazio ikusi aukeratuz.

Irailaren 25ean EiTBk informazio bitarteko anitz erabiliko ditu irratian, telebistan eta Interneten ahalik eta informaziorik onena eskaintzeko, bere esku dituen euskarri guztiak erabilita. EiTBk hauteskunde hauetan erabiliko duen berrikuntza teknologikorik nabarmenena Sarean konektatuta dauden eta HBBTV protokoloa erabiltzen duten telebisten bitartez eduki aberatsagoak jasotzeko aukera izango da.

Telebista horietan eduki gehiago ikusi ahal izango dira, eta urrutiko kontrolaz antolatu edo telebistari telefono mugikor, tablet edota ordenagailu bat erantsi ahal izango zaizkio, eta pantaila bakoitzean eduki ezberdinak izateko aukera eskainiko du.

Erabiltzailearen esperientzia berritzaile hau Vicomtech-IK4k BBC bezalako nazioarteko ospeko broadcasterarekin, HTML5erako W3C bezalako estandarizazio erakundearekin eta HbbTV estandarraren sustatzailea den IRTrekin elkarlanean garatutako teknologietan oinarritzen da.

Elkarlan inguru honetan JavaScript liburutegiak garatu dira, aurretik existitzen ziren teknologia estandarrekin edota estandarrak garatuz teknologia estandarrik ez zegoenean.

Teknologia honen helburua braodcasterak web-orri bat garatzeko zailtasunaren antzekoa duen aplikazio bat garatzeko aukera ematea da. Garatutako liburutegiak erabili ondoren, aplikazioak erabiltzailearen gailu anitzeko ingurura egokitze automatikoa eginez. Ondorioz erabiltzaile bakar batek pantaila ezberdinak erabili ahal izango ditu edukia bistaratzeko eta gailu bakoitzean edukia bere gustura moldatu.

Liburutegi honek hiru erronka handi heltzen ditu: gailu desberdinetara egokitzapena, esperientzia pantaila anitzen bidez sinkronizatzea eta gailu berriak aurkitzea eta hauek erabiltzailearekin lotzea.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak