20.09.2011

Carlos Toro doktorea, Vicomtech-IK4ko ikertzaileak, "Recent Trend in Knowledge Engineering" sesioa eraman du KES 2011 (15th International Conference on Knowledge-Based and Intelligent Information & Engineering Systems) kongresuaren barnean. Kongresua Kaiserslauternen (Alemania) ospatu zen irailaren 12, 13 eta 14ean.
Sesio honetara 12 ikerkuntza artikulu aurkeztu dira, kalitate handikoak denak, bertan teknologia semantiko eta ezagutzaren ingeniaritzako aplikazio esparru ezberdinen inguruan emandako aurrerapausoen berri ematen dutelarik. Sesio Australiako Newcasteleko Unibertsitatearekin batera antolatu da, Prof. Dr. Edward Szczerbicki eta Dr. Cesar Sanínek zuzentzen duten KERT taldearekin batera hain zuzen ere. Ekintza honen bitartez Vicomtech-IK4 teknologia hauen ikerkuntzaren abangoardian jartzen da berriro.
Konferentziaren argitaratze-batzordeko etengabeko kolaboratzaile 6 urtez izatearen ondorioz, 2012an Vicomtech-IK4k KES konferentziaren antolatzaile izango da Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV-EHU) batera.
KES 2012k Donostiara mundu osoko 300 bat ordezkari erakarriko ditu, Ezagutzaren Ingeniaritzaren ikerkuntzan masa kritikoa osatzen dutenak, baita teknologia hauen gure ingurura irekitzeko elkarlanean aritzen direnak ere.
KES 2012an izen handiko Journal berezien zenbait edizio argitaratuko dira ere eta ohiko sesioetaz gain, beste 6 sesio paraleloak ospatuko ditu ere, non talde ezberdinek ezagutzaren arloari buruzko aurrerapausuak banatuko dituzten.
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay