Vicomtech-IK4k Salamancan ospatuko den Espainiako Informatika Grafikoaren XXVI Kongresuan (CEIG) parte hartuko du hiru hitzaldirekin irailaren 13tik 16ra

13.09.2016

Jairo R. Sánchez doktorea, Industria eta Ekoizpen Aurreratua saileko senior ikertzailea, hizlari gonbidatua izango da eta “Abiadura altuko 3D puntuen kudeaketa eta analisia hodeian dimentsio ikuskatzerako ekoizpen inguruetan” artikuluarekin parte hartuko du.

Ander Arbelaiz eta Ramón Ugarte ikertzaileek “Deployment of volume rendering interactive visualizations in web platforms with intersected 3D geometry” eta “Augmented Reality technologies to assist in manufacturing processes” hitzaldiekin parte hartuko dute hurrenez hurren. Artikulu hauek Zentroko beste ikertzaileekin elkarlanean garatu dira.

Egun Espainiako Informatika Grafikoaren Kongresua Espainiako ordenagailu bidezko grafikoen ikertzaile eta profesionalen eztabaida-leku aipagarria da. Kongresura bertaratzen direnak, beraien ikerketen emaitzak aurkezteaz gain, ondorengo gaien inguruan eztabaidatzeko aukera izango dute: garapenean dauden ikerketen ildo berriak, informatika grafikoa hezkuntzan gehiago eta hobeto gehitzeko zuzenduta dauden ideiak eta aplikazio errealen garapen teknologikoak.

Aurten hauek dira interes-gaiak: Errealitate Birtual eta Errealitate Areagotua, Bisualizazio Fotorrealistikoa, Modelatze Geometrikoa, Bolumenen Modelatze eta Bisualizazioa, Geometria Konputazionala, Irudien Prozesatze Digitala, Argazkigintza Konputazionala, Ordenagailu bidezko Animazioa, Gizaki Birtualak eta Bizitza Artifiziala, Elkarrekintza Graifkoa, Hardware Grafiko eta Paralelismoa, Estandar Grafikoak, Serious Games, Informatika Grafikoaren Aplikazioak eta Informatika Grafikoa eta Hezkuntza.

Más información: http://ceig2016.unizar.es/index.php

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak