Vicomtech Zentro Teknologikoak Lehendakariaren bisita jaso du Adimen Artifizialeko teknologiarik aurreratuenak ezagutzeko

15.03.2024

Vicomtech zentroak Lehendakariaren bisita jaso du bere Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen Donostiako instalazioetan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearekin eta Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariarekin batera.

Bisita hau Eusko Jaurlaritzari Adimen Artifizialeko Soluzio Digitaletan zentroaren aurrerapen teknologikoak erakusteko egin da, Sistema Autonomo Konektatu eta Kooperatiboetako, eta Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren Teknologietako sailetan, besteak beste.

Lehendakariak bertatik bertara Vicomtech-eko instalazioak eta laborategiak ezagutu ahal izan du.  Ikertzaile batzuekin hitz egiteko aukera izan du eta abian dituzten proiektuak ikusi ditu.

Bisitaldia amaitzeko, Lehendakariak Vicomtech zentroko lantalderi hitz batzuk eskaini dizkio: "Adimen Artifizialean, hobetzeko eta aurrera egiten jarraitzeko aukera paregabea izan zenuten". Eta "gaur egun ezagutza hori gure industria-sarera eramaten duzue, soluzio digital horiek gure enpresei, unibertsitateei eta erreferentzia-zentro autonomoei transferituz", gehitu du. Laburbilduz, "gure gizarteari balioa erantsiz".

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak