Vicomtech Zentroak bere Nazioarteko Aholku Batzordearekin urteroko lan saioa izan du

22.06.2022

Vicomtech Zentroak bere Aholkularitza Batzorde Zientifikoko (International Advisory Committee) kideak izan zituen ekainaren 21ean eta ikertzaileei Adimen Artifizialean oinarritutako eta ITS eta mugikortasunarekin, Industriarekin, Osasun Digitalarekin, Medikuntza Pertsonalizatuarekin, Segurtasunarekin, Energiarekin eta Hizkuntzaren Teknologiekin lotutako proiektu garrantzitsuenen emaitzak aurkezteko aukera eman zien. Honetaz gain, nazioartean erreferenteak diren aditu horien eskutik, kalitateari, hobekuntza aukerei eta zentroaren ikerketa-ildoei dagokienez ikuspuntu desberdinak ezagutu zituzten.

Bisitaldian Vicomtech osatzen duten dibisio eta sailen errepasoa egin zen, baita martxan dauden proiektuena ere. Bestalde, Vicomtech-eko laborategietan erakusle batzuk aurkeztu ziren, eta Komiteko kideek denbora errealean ikusi ahal izan zituzten haien simulazioak.

Era berean, IACk ideiak eta gogoetak trukatzeko aukera izan zuen Vicomtech-eko taldearekin networking atal batean, non Zuzendaritza taldea eta Zentroko Patronaturen ordezkariak bertaratu ziren.

Bisitaldia afari batekin amaitu zen Euskal Herriko Eskualde eta Autonomi Gobernuko zenbait kide bertaratu zirelarik

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay