Vicomtech Zentroak Digital Twin Consortium-eko kide eta Espainarako Branch Organiser izendatu dute

11.06.2021

Digital Twin Consortium (DTC) biki digitalen teknologiak sustatzeko nazioarteko elkarteak Vicomtech Branch Organizer izendatu du eskualdeko jarduera dinamizatzeko eta maila globalean ezarritako helburuak lortzen laguntzeko.

Digital Twin Consortium-en helburu nagusia biki digitalekin lotutako teknologien arkitektura, segurtasuna eta elkarreragingarritasuna bultzatzea da.

Biki digitalek aplikazio-sektore ugari dituzte, industria aeroespazialetik hasi eta baliabide naturalen kudeaketara arte, eta funtsezko aliatu gisa kokatzen ari da prozesuen produktibitatea hobetzeko.

Digital Twin Consortium biki digitalen merkatua bizkortzen eta teknologia horien balioa eta aplikagarritasuna erakusten ari diren erakundeen ekosistema globala da. Industria-enpresak, gobernu-organoak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak osatzen dituzten erakunde elkartuek buru-belarri dihardute jarraibide teknikoak eta taxonomiak ezartzen, estandar berrietarako betekizunak garatzen eta erabilera-kasuak partekatzen, aplikazioaren onurak maximizatzeko. Jarduera horren emaitzak inpaktu handiko aldizkari zientifikoetan argitaratzen dira eta komunitatearekin partekatzen dira

Vicomtech Zentroak biki digitalen garapenean eta aplikazioan izandako esperientziak eta know-howak eragin dute izendapen hori, eta agerian uzten du teknologia horien aldeko apustu handia egiten duela digitalizazio industrialeko prozesuaren barruan.

Gure ikertzaile nagusiak, Carlos Toro doktoreak, Virtual Engineering and Simulation linearen arduradunak, koordinatuko ditu DTC branch-aren jarduerak.

Informazio gehiago: Digital Twin Consortium: https://www.digitaltwinconsortium.org /

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak