Vicomtech Zentroak Digital Twin Consortium-eko kide eta Espainian Branch Organiser izendatu dute

21.09.2021

Vicomtech, Artificial Intelligence, Visual Computing & Interaction teknologietan espezializatutako zentroa, Digital Twin Partzuergora batu da eta Branch Organiser izendatu dute Espainiarako.

Digital Twin Consortium (dtc), biki digitalekin lotutako teknologiak sustatzeko nazioarteko elkarteak, Branch Organiser izendatu du Vicomtech, eskualdean jarduera bultzatzeko eta mundu mailan ezarritako helburuak lortzen laguntzeko.

Vicomtech-ek biki digitalen garapenean eta aplikazioan izandako esperientziak eta know-how-ak eragin dute izendapen hori, eta agerian uzten du teknologia horien aldeko apustu handia egiten duela digitalizazio industrialeko prozesuaren barruan.

"Oso pozik gaude Vicomtech kide eta Branch Organiser Espainiarentzat dugulako ", esan zuen Richard Soley Digital Twin Consortiumeko zuzendari exekutiboak, "Eskualdeari eta biki digitalei aplikatutako teknologiei buruzko ezagutza aktibo bikaina da partzuergoarentzat".

Vicomtech 2001ean sortu zen, teknologia digitaletan aplikatutako ikerketa-zentro gisa, enpresen eta erakundeen Ikerketa Aplikatuko, Garapeneko eta Berrikuntzako premiei erantzuteko. Horri esker, erronka finantzario eta sozial berriei aurre egin ahal izango diete, merkatu globalean lehiakortasuna hobetuz. Bereziki garrantzitsua da erreferentziazko bazkide estrategikoekin aliantzak garatzea, sarean ikerketa aplikatua sustatzeko, ikertzaileak prestatzeko eta jakintza batera sortzeko. Testuinguru horretan, Digital Twin Consortiumeko kide izateak Vicomtech-entzat esparru horrekin lotutako tokiko eta nazioarteko funtsezko aktoreekin lankidetzan aritzeko aukera berriak esan nahi du.

Digital Twin Consortium biki digitalen merkatua bizkortzen eta teknologia horien balioa eta aplikagarritasuna erakusten ari diren erakundeen ekosistema globala da. Elkartutako hainbat erakundek (industria-enpresak, gobernu-erakundeak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak, besteak beste) gogor egiten dute lan sinergiak ezartzeko eta estandar berrietarako eskakizunak garatzeko. Gainera, komunitatearekin partekatzen dituzte erabilera-kasuak, aplikazioaren onurak maximizatzeko, eta eragin handiko aldizkari zientifikoetan argitaratzen dituzte jarduera horren emaitzak.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay