Vicomtech zentroak bere ikertzaileen % 95 homologatzen du, lanbide-karreren sistema aitzindariari esker

15.02.2021

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologia Zentroek 109/2015 Dekretuan araututako adierazle batzuk bete behar dituzte beren jardueraren kalitatea bermatzeko. Baldintza horien artean dago ikerketan lan eguiten duten pertsonen homologazioa, non zehazten baita pertsona bakoitzak zer irizpide bete behar dituen bere lanbide-kategoriaren arabera. Adibidez, ikertzaile nagusiek doktore-titulua izan behar dute, gutxienez 10 indexatutako argitalpenak eta 10 urteko ikerketa-esperientzia, besteak beste, eta ikertzaile seniorraren kargua duten pertsonek doktore-titulua izan behar dute, inpaktu handiko 6 argitalpenekin eta 4 urteko ikerketa-esperientziarekin batera.

2020.an, Vicomtech zentroak % 95ean bete ditu Dekretuak eskatzen dituen pertsonen homologazio-baldintzak, eta aurreikusten du 2021. urtearen amaieran ikerketan lan egiten duten 164 profesionalen  homologazioa lortuko duela, hau da, ikerketan aritzen den plantila osoa. Hori posible izan da zentroan azken 5 urteetan garatu den lanbide-karreren metodologia propioaren eta erreferentearen inplementazioari esker.

Metodologia horrek lanbide-karreren sistema koherente, argi eta objektibo bat jartzen du ikertzaileen eskura, ikerketa aplikatuaren arloan haien prestakuntza eta garapena errazteko. Sistema horren bidez, pertsonak beren ibilbidearen erantzule egiten dira, eta beren espezializazio zientifiko-teknologikoa erakusten zaie, ezagutza-mapa baten bidez. Vicomtech-en karrera profesionalaren ibilbide-orriaren arabera zer arlotan zentratu behar den ere jakiten du. Horrek guztiak aukera ematen du pertsonak erakundearen erdigunean kokatzeko eta plan estrategikoan ezarritako helburu globalak lortzera bideratzeko.

Vicomtech zentroak garatu eta arrakastaz inplementatu duen lanbide-karreren metodologia hori lehen mailako nazioarteko argitalpen zientifikoetan baliozkotu da (Q1).

Honetaz gain, Europako Batzordearen HR Excellence in Research saria du zentroak, ikertzaileen merezimenduetan oinarritutako kontratazio ireki eta gardenarekiko konpromisoa egiaztatzen duena.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay