Vicomtechek Big Sky Earth ikastaroaren III edizioa hartu du

04.04.2018

Apirilaren 4a eta 7aren artean Vicomtechen BigSkyEarth programaren hirugarren ikastaroa ospatu da. Bertan Lurraren behaketa eta astronomia arloko Europako hainbat herrialde ezberdinetako ikertzaileak bilduko dira. Aurten 6 herrialdetako 10 irakaslek eta 16 herrialdetako 24 ikaslek parte hartuko dute. Ikastaro hau Europar Batzordeko COST ekintzak finantzen du.

Ikastaroan datuen prozesatze eta analisirako teknika abangoardistak landuko dira, baita informazio kopuru oso handiak modu onenean eta eraginkorrean prozesatzea ahal egiten duten tresna berriak ere. Ikastaroaren baitan landuko diren gai batzuk hauek dira: prozesatze paraleloa, bildutakoa, GPUen erabilera eta Deep Learning-a. Helburu bikoitza dauka ikastaroak, batetik, konputazioan eman diren aurrerapausoen hedakuntza zientifikoa eta, bestalde, Europako nazio ezberdinen arteko zientzia-loturak ezartzea.

Vicomtechek, zientziagatik duen zaletasunagatik, ikastaro hau antolatu eta hartu du eta partehartzaileen eskura jarri ditu bere baliabide materialak (goi errendimenduko zerbitzari konputazionalak, pantailak, ordenagailuak, etab.) baita esperientzia duten ikertzaile eta pertsonal teknikoa ere, emaitzak onak izan daitezen alde guztientzat.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay