Vicomtech-eko Hizkuntzaren Teknologien taldeak bigarren urtez jarraian lortu du puntuaziorik onena IberLEF eHealth Knowledge Discovery Challenge lehiaketako zeregin nagusian

19.05.2021

Bigarren urtez jarraian, Vicomtech-eko Hizkuntza Naturalaren Prozesamendurako taldeak IberLEF-en barne antolatutako eHealth-KD erronka irabazi du, ataza nagusian lehengo postua lortuta.

eHealth-KD erronkak giza hizkuntza modelatzeko ezagutza eredua proposatzen du software-teknologien garapena sustatzeko helburuarekin. Zehazki, osasun arloko testuetan entitateen izenen ezagutzarako eta erlazio erausketarako sistema automatikoak garatzean datza.

Vicomtech-eko taldeak erronkako ataza guztietan hartu du parte, entitateak eta erlazioak batera kodetzen dituzten sare neuronal sakonetan oinarritutako sistemak sortuz. Hala, taldeak ataza nagusia irabazi du eta bigarren postua lortu du beste bi atazetan.

Hizkuntza naturalaren prozesamendurako teknikak gero eta gehiago erabiltzen dira egituratu gabeko osasun-testuak prozesatzeko. Arlo honetan egin berri diren aurrerapenei esker, testuetan jasotako informazioaren azaleko irakurketa egiteaz gain, erabakiak hartzeko garrantzitsuak diren datuak lortzen laguntzen du hizkuntza naturalaren prozesamenduak.

eHealth-KD erronka osasunaren domeinura bideratuta dago batez ere. Haatik, proposatzen den ezagutza-egitura helburu orokorrekoa da. Gaztelaniaz idatzitako osasun-arloko corpusaz gain, hainbat domeinu eta hizkuntzatako esaldi-sorta txikia ere erabili da sistema automatikoak ebaluatzeko, domeinu anitzeko ikuspegi eleaniztunen garapena sustatzeko asmoz.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay