06.11.2013

Gure networking saiora gonbidatu nahi zaitugu: “Zubi bat eraikitzen kultura eta sormen industria eta IKT-en artean”. Saioa azaroaren 7an, osteguna 14:00 etatik 15:30ak arte izango da.

Saio honetan europear kultura eta sormen industrien behar teknologikoei buruz eztabaidatuko da beraien sortze-lanak azpimarratu eta partekatzeko, industria tradizionaletik hasita, artesautza adibidez, crossmedia eta transmedian sortzen ari diren joeretaraino. IKT-en erabilera kultura eta sormen industrien ekoizpen-kateko fase guztietan eragin handia du (sorkuntza, ekoizpena, banaketa, audientziarengana iristea, eta konpromisoa audientzia /merkatutik feedback-etan)

Galde-erantzun elkarrizketa interaktiboetan oinarritua, moderatzaile batek zuzendurik partaideek ondorengo gaiak iruzkinduko dituzte: kultura eta sormen sektore eta IKT-en egungo egoeraren alderdi ezberdinak, teknologia digitalei esker eskeintzen diren aukerak, kultura eta sormen industrien hazkundea eta garapena hobeto bermatuko dituzten aurrerakuntza teknologikoak, eta erakunde publikoek egin behar dituzten ekintzak egoera hobetzeko.

Saioaren emaitzek,  kultura eta sormen industrian IKT-ek eragin handiena duten hiru eremu nagusietan, I+G-eko beharrei buruzko gomendioak azaldu behar dituzte: eduki digitaletan edo software aplikazioetan oinarrituriko produktu berritzaileak; bai prozesu empresarial propioak edo eredu enpresarialak gehitzeko eta eraldatzeko, baita konsumitzailearekin erlazionatzeko eta erlazioa hobetzeko ere.

Vilniusen zu ikustea espero dugu.

Irakurri gehiago: bit.ly/1eaVk39

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak