3D Nekazal Praktika Birtualak Heziketa Esperimentalerako
V3DAS
Iraupena:
01.09.2012 - 31.01.2013
V3DAS proiektuaren erronka nagusia nekazarientzat berritze prozesu bat abiaraztea da, belaunaldi aldaketak eta enpresa berrien sorkuntza bultzatzeko arrazoiak kontuan hartuz. V3DAS-ek sektorearen berritzea eta lan-munduko garapena bultzatu nahi du nekazal munduko langileengan hauen ezagutza eguneratuz eta berrikuntza eta teknologia transferentzia indartuz. Azken finean, nekazari izatetik enpresaburu izatera jauzia egin dezaten.
Teknologia berriak bereziki garrantzitsuak dira proiektuan, hau da, ez dira formazio prozesuan laguntzaile soil izango. Ezagutza eta Informazioaren Teknologiak ondorengorako balioko dute: ingurumen birtual batean nekazal munduan gertatzen diren arazo eta egoeren simulazio errealista aurrera eramateko eta honela, ikasleek enpresaburu batek aurre egin behar dien egoerak froga ditzaten.
Vicomtech-ek 3 dimentsiotako ingurumen birtual bat garatu du non mota ezberdinetako gune produktiboak agertzen diren: fruta-arbolak, barazkiak, nekazal-turismoa, jatetxea, produktu propioetarako denda, abeltzaintza, haragi produkzioa, abentura kirolak, etab. Mundu horretan, zenbait erabiltzailek elkarrekin lan egin ahal izango dute rol ezberdinak hartuz.
Informazio gehiago beharrez gero, proiektuaren web orria bisita ezazu:
http://www.v3das.com
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.