Batch prozesuen (loteka) monitoretza eta administrazio sistema
BatchESS
Iraupena:
01.04.2015 - 30.09.2017
Prozesuetan oinarritutako manufaktura-industriak orokorrean bi prozesu mota erabiltzen ditu: etengabeko fabrikazio prozesuak, produktu berdin baten formatu desberdinak egiteko trantsizioak etengabean egiten direlarik; eta lote fabrikazio prozesuak (batch), material kantitate batetan prozesu etapa desberdinak dituztenak.
Loteetan ekoizpenaren kudeaketa, Batch izeneko prozesuen kudeaketa sistemaren bidez egiten da. Prozesu hauek aurrez zehaztutako fabrikazio prozesu batek mugatua izaten dira eta formula edo errezeta (receipe) bat dakarte loturik, fabrikatutako produktua bereizgarri egiten duena. Sistema hauek balio erantsi handia duten produktuen fabrikazioan erabiltzen dira (adibidez elikagaiak, sendagaiak edo kimikoak), hauen produkzioa mugatua izaten delarik. Gainera, produktu desberdinak fabrikatzeko, ekipoak berrerabiltzeko interesa dago. Ondorioz, Batch instalazioak ekoizpena planifikatzeko eta sekuentziatzeko arazoarekin topatzen dira, produktu prozesatuak, erabilitako ekipoak, ordena eta fabrikazio momentua erabaki behar izanik.
Gaur egun, Batch prozesuen kudeaketa sistemen merkatua korporazio handiek menderatzen dute, erabateko produktuak, software lizentzia oso garestiekin eskaintzen dituztenak. Hau sarrera oztopo oso handia da, batez ere, instalazio txiki eta ertainentzat, kostua altua delako eta bestela, prozesuaren kudeaketa zentralizatua ahalbidetzen duen soluziorik gabe ekoizpena garatu behar dutelako. Testuinguru honetan, BatchESS-en beharra ikus daiteke, honek kostu baxuko produktu berri bat eskainiko duelarik, automatizazio industrial inguru txiki eta ertainetan, loteka ekoizpenaren kudeaketari (batch) bideratuta. Honela, BatchESS-ek instalazio mota hauentzat soluzio merke bat eskainiko du, bere jarduera era lehiakorragoan eta jasangarriagoan egitea ahalbidetuz.
Proiektuaren helburu nagusia Batch prozesuen (loteka) monitoretza eta administrazio sistema orokor bat garatzea da, konfiguratu daitekeena eta eskalagarria dena, ISA S88 estandarrean oinarriturik. Sistemak beraien artean konektatutako modulu desberdinak izango ditu, segurtasun arrazoiengatik, datuen ahokalekuaren arabera, taldeetan bateratu daitezkeenak: diseinua, monitoretza eta Batch ekoizpen-prozesuen kontrola instalazioan biltegiratzearekin eta ekoizpen-prozesutik edo lortutako datuen edo historikoen kudeaketa, analisi, eta bistaratzearekin, hodeian egiten den kudeaketarekin batera.
ES Solidos-ek, bere eskarmentu handiari eta teknologia gaitasunari esker, solteko produktuak manipulatzen dituzten industria sektoreetan lan egiten du, adibidez, kimika, elikagai, sendagai, plastiko, margo, erregogor, kautxu etab. industrietan. Instalazio proiektatuetan eta garatuetan, datuen gainbegiratze, kontrol eta lortzerako sistemak daude. Doitasuna, erabilgarritasuna eta merkatuaren beharretarako egokitasuna ebaluatzeko, proiektu honek ES Solidos-ek burututako beste proiektu batzuk emulatuko ditu, honela proposatutako soluzioaren puntu ahulak detektatzeko eskuragarri dauden plataformekin konparatuz.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.