C. elegans zizarearen nerbio-sistema emulatzea: burmuinean oinarritutako ordenagailu-arkitekturetarako abiapuntua

Si Elegans

Iraupena:

01.04.2013 - 13.07.2017

Teknologiak:

Computer Graphics

Nerbio-sistema biologikoak konputazio-elementu boteretsuak, sendoak eta oso moldaerrazak dira, eta ohiko ordenagailuen gaitasunak gainditzen dituzte sentsore-mugimendu integrazioaren alderdi ia guztietan. Informazioaren teknologietan aurrerapen izugarria izan den arren, funtzionamenduan alde handia dago sistema artifizialen eta burmuinen artean sinpleak izan beharko luketen orientazio- eta nabigazio-atazetan. Izan ere, ez dago Caenorhabditis elegans zizare ñimiñoaren jarrera-errepertorio aberatsa zorroztasunez erreproduzi dezakeen sistemarik, nahiz eta animaliak naturako nerbio-sistemarik sinpleenetakoa duen: 302 neurona eta 8.000 konexio inguru.

Si elegans proiektuak falta den lotura hori eman nahi du. Proposatzen dugu C. elegans zorroztasunez imitatzen duen ordenagailu-marko bat garatzea, eta jokaera errealista sortzea, inguru naturalen simulazio aberatsekin eta dinamikoekin elkarreraginez. C. elegans zizarearen nerbio-sistema kopiatuko dugu, nahierara programa daitekeen hardware-arkitektura paralelo, modular, birkonfiguragarri eta eskalagarri batean, eta baita birtualki garatu ere, inguru birtual errealistetan jokaera-ikerketak egiteko. Azkenik, zientzialariei ordenagailu-plataforma bat eskainiko diegu sarrera askeko web-atari baten bidez, balioztatu eta erabil dezaten.


Si elegans marko hedagarria izango da, nerbio-sistemaren funtzioen oinarrizko printzipio unibertsalak induzitzeko eta burmuin-funtzio eta -jokaera gorenen gaineko ezagutza zientifiko berria sortzeko. Are garrantzitsuagoa dena, ordenagailu-kontzeptu neuromimetiko berriak aztertzeko eta hobetzeko oinarriak ezarriko ditu, eta burmuina imitatzen duten eta von Neumann motako makinen ortogonal diren hardware-arkitekturak diseinatzeko abiapuntua eskaini. Hiru urteko proiektu honek hainbat europar erakunde garrantzitsutako diziplina arteko ikerketa-talde trebatua eta esperientziaduna biltzen du, gaitasun osagarriak eta ondo orekatuak dituzten ikertzaileek osatutakoa. Proiektua mundu osoko zientzia-komunitatean hedatuko da, berdinen arteko lankidetza eta balioztatzea baliatuz.

http://www.si-elegans.eu/

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay