Delitu txikien murrizketa bideo-kaptura iturri anitzen eta artxibo plataformen bilatze eta analisiaren bidez
P-REACT
Iraupena:
01.04.2014 - 10.05.2017
Delitu txikiak egunero gertatzen dira eta herritar, bertako negozio, hauen jabeei eta azpiegituren jabeei eragiten die. Lapurreta, kalte kriminal eta gizartearen kontrako portaeren gehitzea Europan areagotu da krisi ekonomikoaren ondorioz eta honek, era berean, eragin negatiboa dauka bertako inguru sozioekonomikoan.
Egun dauden zaintza ebazpideak modu ez egokian jarri ohi dira eta ondorioz irudiaren kalitatea ez da ona froga gisa erabiltzeko. Honetaz gain, sistema ezberdinak eta komunikazio kanalik ez egoteak poliziak bideo horiek erabiltzerik ez izatea dakarte. Poliziaren, saltoki txiki, segurtasun pribatu, garraio publikoko operatzaile eta gainerako azpiegitura publikoen operatzaileen arteko komunikazioa eta koordinazio eraginkorra da gakoa.
P-REACT proiektuak kostu baxuko zaintza plataforma bat diseinatu eta garatuko du erabiltzaileen arteko komunikazioa bermatuko duena, polizien eta segurtasuneko pertsonalaren gaitasunaren handitzean fokatuz. Ebazpenak bideo eta audio sentsore adimendunak izango ditu delitu txikiak detektatzeko, baita hodeian oinarritutako detekzio eta alerta jarraipen sistema bat eta memoria plataforma bat ere.
Kostu baxuko sentsore adimendunak (irudi eta audio) enpresa txikien lokaletan eta garraio azpiegituren kokalekuetan instalatuko dira. Sentsore adimendun hauek hodeian oinarritzen den bideo edukien kudeaketa sistemara konektatuko dira (ingelesez VCMS), bertan aipatzen diren gertakariak etengabean monitorizatuko dira eta jaramon egingo zaie. Sentsoreek atzemandako gertakari batek lan fluxua hasiko du, instalazioko segurtasun pertsonalari edota dagokion poliziari zuzendutako bideoarekin egindako alertekin eta informazioaren analisi adimendunaren emaitzekin erantzun egokia bermatzeko. Emaitza honek gizarteak delitu txikien aurrean hauen salatzea bermatuko du eta, honela, gailu mugikor adimendunen bidez edota sisteman integraturik ez dauden zaintza sistemen bidez lortutako informazioa (irudiak, bideoa) jasotzeko diseinatua izango da.
Ordenagailu bidezko ikusmen teknologia, mugimenduaren detekzioa, bideo berreskuratzea, bideoaren analisi semantikoa eta hodeiaren teknologiaren joerak proiektu honetan ustiatuko dira.
Bestalde, azken erabiltzaileen betebehar legezkoak eta etikoak modu egokian beteko direla bermatuko du proiektuak “diseinuko pribatutasuna” moduko ebazpena ziurtatuz.
Proiektuak Europan ematen diren delitu txikiak ere aztertuko ditu, hauek definizioak, kategorizazioak, delitu txikien azterketa, dauden gabeziak eta hauek duten talkak kontuan hartuta. Gauzatuko den ikerketak P-REACT partzuergoari erabiltzaileek jasaten dituzten delitu txikiekin erlazionaturiko erronkak ulertzen lagunduko die, ebazpenaren diseinua erronka hauei egokituz.
Informazio gehiago: http://p-react.eu/
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.