Erabakiak hartzeko eta Informazioaren Kudeaketarako Sistema Bular Minbizian

DESIREE-DSS

Iraupena:

01.01.2016 - 31.12.2019

Teknologiak:

Computer Vision

:


Bularreko minbizia mundu osoko emakumeen artean ohikoena da, urtero 1,7 milioi kasu berri ematen direlarik eta horregatik gaixotasun korapilatsua da. Normalean kasu bakoitza diziplina anitzeko talde edo batzordeek aztertzen dute, Bularreko Unitateak (BU) alegia. BUak beraien gomendioak Praktika Klinikoen Gidetan (PKG) oinarritzen dituzte, zientzia-argitalpenen ebaluaketa zorrotzak oinarri dutelarik osasun praktika onenak emateko. Hala ere, PKGak ahulguneak ere badituzte, adibidez, (i) gomendio osagabeak, (ii) PKGak medikuntzak ematen dituen aurrerapausoen aurrera atzera gelditzen direla eta (iii) erabaki-hartze prozesuan erabakigarriak diren parametro batzuk ez-sartzea, hala nola pazientearen edo medikuaren lehentasunak.

Muga hauek gainditzeko eta BUak erabaki-hartze prozesuan laguntzeko, PKGak inplementatu eta informazio gehigarriarekin osatzen dituen tresna bat garatu da: DESIREE (http://www.desiree-project.eu/). DESIREE hiru Erabaki Klinikoaren Laguntza Sistema integratu eta inklusibok osatzen dute (ingelesez, CDSS) eta hauek bertako eta nazioarteko PKGak inplementatzeaz gain, antzeko kasuetako pazienteen informazio eman eta gordetzen dituzte eta erabaki hartze prozesuan informazio aipagarria prozesatzen dute. Honela, BUek PKGen gomendioak betetzen ez dituztenean, esperientzietan oinarritutako arau berriak sortzen dira, ondoren tratamenduarekin lortutako emaitzekin baliozkotzen direlarik. Era honetan PKGen ezagutza areagotzen da eta gidetan azaltzen ez diren kasuetan laguntzen dute.

Gainera, DESIREE irudietan oinarritutako bularretako eta tumoreen karakterizazio tresnak osatuta dago, pazienteen biomarkatzailetatik ateratzen dituztenak eta bularreko berreraikitzeak burutzen dituzte 3D eredu iragarleak erabiliz.

Vicomtech, Europako H2020 proiektu honen koordinatzailea izateaz gain, CDSSen garapenean liderra da ere, bereziki esperientzian oinarritutako CDSSen garapenean –Vicomtechen ezagutza CDSSen garapenean proiektuan lagundu duelako. Vicomtech proiektuko bularreko eta tumoreen karakterizazioan parte-hartzaile nagusietako bat da eta beste tresnetan ere laguntzen du, adibidez bularreko 3D-berreraikitze tresnetan Houston Methodist-arekin batera.

DESIREE Europako lau ospitale ezberdinetan inplementatzen ari da: Onkologikoa, ERESA eta Pariseko Asistentzia publikoko Ospitaleetako (AH-HP) Saint-Louis eta George Pompidou. 1.000 kasutik gorako datuekin baliozkotzen ari da. Sistemarekin medikuei erabakitze prozesuan laguntzeaz gain, ezagutza berria osatzean lagunduko du ikusmen analitikorako tresna aurreratuekin aztertzeko eta tratamendu pertsonalizatuak emateko.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay