Herritarren parte-hartzea sustatuz, polizia komunitarioaren ekintzak hobetzeko
INSPEC2T
Iraupena:
02.03.2015 - 09.07.2018
INSPECT2T proiektuaren helburua Gertuko Poliziarentzat lan eremu iraunkor bat garatzea da, horrela polizia eta komunitatearen artean, era eraginkorrean, lankidetza kudeatu eta sustatzeko . INSPEC2Tproiektuak bere funts kontzeptualak EE-ko krimenen prebentzioan eta Barne Segurtasun Politikan oinarritzen ditu, ikerketa emaitzekin eta polizia eta bertako, herrialdeko edo nazioko komunitateen arteko lankidetzaren jardunbide egokiekin balioztatua. Hau da oinarria, ezaugarriak, berezitasunak eta eragileak ezagutzeko bata besteen artean konfiantza sustatzeko. INSPEC2T erabiltzaileentzat pentsatuta dagoen diseinu eta garapen batean oinarritzen da eta dagoeneko EEan eta kanpoan erabiltzaile talde erabakigarri bat mobilizatu da. Giza-sareetan arreta berezia jarriz, agenteen bi noranzkoko komunikazioa sendotu eta berritu egiten du, maila anitzeko anonimitate adierazleak erabiliz eta onargarritasun alderdiei buruzko ulermen argia izanik.
Kultur-aniztunki eta transnazionalki egokitutako jardunbide egokienen bidez sustatuta, ikuspegi batera erantzuten du, non giza, kultur, legezko eta etika dimentsioak, erabiltzailearentzat pentsatutako diseinuaren ezarpen prozeduren eta espezifikazioen barne dauden. Agente garrantzitsu anitzek INSPEC2T EEko 5 hirietan frogatu eta balioztatuko dute. INSPEC2T-ren konpromiso eta partaidetza aktiboa, murgiltze heziketa interaktibo eta dinamikoaren Serious Game aplikazioen bidez suspertuko da, jokalariei sistema ezagutarazten lagunduko diena, bere funtzionaltasuna era intuitiboan ulertuz eta Gertuko Poliziaren ekintzekin konpromisoa eraginez. Gertuko Poliziaren kontzientziazio ekintzetan arreta berezia jarriko da, bai poliziarentzat, bai biztanleentzat. Aipatutako ekintza eta emaitza erlazionatuak oinarri sendoa emango dute Ondorengo Gertuko Poliziaren roadmap-aren bilakaerarako.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.