Interakzio eta Komunikaziorako Multi-Gailu Sistema Alternatiboa Kostu Baxuko Begi eta Aurpegi Jarraipenaren Bidez (INTERAAC)

INTERAAC

Iraupena:

01.09.2015 - 31.05.2018

INTERAAC proiektuak bideo-okulografia binokularraren teknika bat garatuko du, aurpegiaren puntuen kokatzean oinarriturik, begiradaren kokapen eraginkorra indartzeko helburuarekin.

Endekapenezko gaixotasun bat, tetraplegia edo garuneko paralisia duten pertsonek ez dute bere gorputz-adarren, buruaren edo enborraren mugimenduen kontrol eraginkorrik, hau guztia beharrezkoa ordenagailuaren ohiko periferikoak (sagua, teklatua eta joystick-a) kontrolatzeko eta ondorioz interaktuatzeko komunikazio sistema alternatiboak behar dituzte. Askotan, begiak bakarrik mugitu ahal dituzte era kontrolatuan, eta horregatik bideo-okulografia binokularraren sistemak, Irisbond S.L.-ren Primma produktua adibidez, beraientzat erabilgarria den komunikazio modu bat da. Hala ere, nahiz eta erabilgarritasuna probatua izan, sistema oso sofistikatu hauek eragozpen batzuk dituzte helburuko sektoreentzat. Erabiltzailearen gaitasuna eskatzen dute kalibratze prozesuan atentzioa mantendu ahal izateko, izan ere kalibrazioa egiteko ezinbestekoa da mugimendua kontrolatzea. Komunikazioarentzat teknologia mota honi etekina ateratzen dion gaixotasun bat garuneko paralisia da. Hau jaiotzean sortzen da eta horregatik hau jasaten duten umeek zailtasun handiak dituzte komunikazio era eraginkorrak eta arinak garatzeko. Gainera, sistema hauek erabili ditzaketen adinean, 4-5 urte, badaude kasuak non komunikatzen dena ulertzen ote duten jakitea zaila den, izan ere, batzuetan lehenago antzeman ez diren arazo kognitiboak egon daitezke komunikazio falta dela eta. Bestalde, ume txikiak direnez, bere atentzio gaitasuna oso mugatua da eta zaila izaten da mementu jakinetan hauen kontzentrazioa lortzea  VOB sistemen erabilera zuzenerako, adibidez hasierako kalibraziorako. Arrazoi honengatik, denbora luzea igaro daiteke sistemak ondo erabiltzen hasten diren arte.
Proiektu honetan garatuko den VOB sistema berriak kostu baxuko kamerak eta lenteak erabiliko ditu, argi infragorriak (IR) erabiltzeko beharrik gabe begietan bere erreflexuak zehaztasunez kokatzeko eta hauek xehetasunez begiradaren jarraipena egiteko erabiltzeko. Honela, nahiz eta hardware-aren kostua murriztu, erabiltzailearen begiradaren zuzenbidea zehazteko beharrezko elementuak kokatzeko zailtasuna handitzen da.

Programa honek UEko kofinantziaketa jaso du, garapen teknologikoa,berrikuntza eta kalitatezko ikerketa bultzatzeko helburua duelarik.

 

Interaac Project Interaac Project
Logo MINECO Logo MINECO
FEDER FEDER

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay