Kompaï robotaren ikusizko pertzepzio-gaitasunak areagotzea, prozesatze paraleloa erabilita
Kompeye
Iraupena:
01.02.2012 - 31.07.2013
Robotak etxeko langile perfektua izan litezke, atsedenik eta kexarik gabe lan egin dezaketelako. Zoritxarrez, robotika autonomoaren gaur egungo teknologia amets horretatik urrun dago. Hala ere, roboten pertzeptzio-maila hobetzea adimen handiagoa izatea ahalbidetuko du. Ildo horretatik, azken urteotan ikerketa akademikoak aurrerapen garrantzitsuak lortu ditu ordenagailu-ikusmenean, eta gizakiek eta makinek modu naturalago batean elkarreragin dezakete. Aurrerapen horien artean daude giza figuraren, buruaren, aurpegiaren eta aurpegi-adierazpenen detekzioa kamera mugimenduan dagoenean ere, eta keinuen detekzioa eta ezagutzea. KOMPEYE esperimentuak xede du pertzepzio-teknologien eta pertsonak artatzeko zerbitzu-robot autonomoetan teknologia horiek eraginkortasunez inplementatzearen arteko langa gainditzea.
Helburu orokorra da ordenagailu-ikusmenaren teknologiak modu konbinatuan eta osagarrian aplikatzea, markatzailerik gabe eta ikuspegi independente batez giza figura, burua eta aurpegia detektatzeko, aurpegi-emozioak ezagutzeko, keinuak antzemateko eta ezagutze-hurbilketak baliatzeko, robotek ikusizko pertzepzio kognitibo autonomo aurreratua izan dezaten. Esperimentu honen emaitzei esker, zerbitzu-robotak gai izango dira gizakiak artatzeko, arazorik duten antzemateko eta horren arabera jarduteko. 4 erakuslek gidatu eta ebaluatuko dute esperimentua, benetako barne-inguru batean eta kontrolatu gabeko barne-inguru batean, Robosoft enpresaren Kompaï laguntza-robotaren bertsio eraldatuarekin.
Esperimentuaren garapen nagusiek helburu izango dute ordenagailu-ikusmeneko algoritmo aurreratuak modu optimoan integratzea, robota gai izan dadin arazoak dituen jendea detektatzeko, kamerak soilik erabilita. Esperimentuak 4 ataza tekniko desberdin barne hartuko ditu. Proiektuaren aurrerapausorik garrantzitsuena da teknika horiek guztiak roboten ikusizko pertzepzioan sinergikoki aplikatzea, GPU bidezko prozesatze paraleloa aprobetxatuta eta gizaki-robot komunikazioaren gabeziak konponduta.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.