Zibersegurtasunerako gaitasun osoa
CyberPrest
Iraupena:
01.06.2018 - 31.12.2019
CYBERPREST proiektuaren helburu nagusietako bat eragileen artean erabilgarri dagoen azpiegituraren erabilera sustatzea izango da, eta potentzial eta balio erantsi handiagoko ikerketa-jarduerak garatzeko faktore bereizgarri gisa erabiltzea.
Proiektu honen helburu nagusiak bi dira:
- Euskal industriaren negozio aurreratu eta adimendunari irtenbidea emateko, erasoak prebenitzeko eta euskal enpresa industrialen negozioa babesteko behar den zibersegurtasun ezagutza sortzea, zibersegurtasun integraleko esparru batean ikertuz eta ekosistema industrialean integratuko diren osagai seguruen belaunaldi berri batean oinarrituz.
- Euskal ikerketa sareko eragileen lehiakortasuna eta bikaintasuna bermatzea, lehen mailako zibersegurtasun teknologien inguruan (TRL 3 eta 4 irismenekin, proiektuaren hurrengo faseetan TRL 5,6,7 irismenak iristen badira), euskal industria sarearen beharretara egokituta, erraz transferitu ahal izan daitezen.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


