Ikus-entzunezko Komunikazio Teknikaria

  • Donostia / San Sebastián

Técnico/a de Comunicación Audiovisual

Vicomtech (www.vicomtech.org) Adimen Artifizialean, Konputazio Bisualean eta Elkarrekintzan espezializatutako Ikerketa Aplikatuko Zentro pribatua da, Donostia-San Sebastiánen eta Bilbon kokatua, eta presentzia nazional handia duena punta-puntako Adimen Artifizialeko teknologiak sektore anitzetan aplikatzen. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) eta GraphicsVision.ai sareko kideak gara, azken hau Computer Graphics-en espezializatutako nazioarteko sarea (https://graphicsvision.ai/).

Teknologia berriekiko interesa, antolatua eta jakinguratsua den pertsona gisa hartzen al duzu zure burua? Izaera dinamikoa eta proaktiboa duzu? Taldean lan egitea gustatzen zaizu eta etengabeko ikaskuntza baloratzen duzu?

Komunikazio-talderako pertsona bat bilatzen ari gara.

Zure funtzioen artean hauek egongo dira:

  • Diseinu-edukien garapena (aurkezpenak, webguneak, proiektuetarako branding-a, etab.)
  • Bideo Edizioa
  • Argazkiak ateratzea eta argazki-ukitua
  • Inprimategira bidaltzeko fitxategiak prestatzea

Hautagaiek izan behar dute:

  • Adobe CS paketearen (Photoshop, Illustrator, Premiere eta After effects) menderatze profesionala
  • Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea eta PR, Komunikazioa, Marketina arloetako Unibertsitate Gradua.
  • Ezinbestekoa da gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala izatea komunikazio-sail edo agentzietan antzeko funtzioetan.
  • Euskara menderatzea; ingelesa ertaina.

Kontuan hartzen dugu:

  • Aurreinprimaketa eta amaierako arte itxierako ezagutza izatea.
  • Mailchimp, Canva eta Wordpress-eko editore bisualekin lan egin izana.
  • Diseinu eta komunikazio joerei buruz interesa baduzu eta eguneratuta egoten bazara.
  • Edukiak sortzeko IA tresnak erabiltzea.

Ondorengoa eskaintzen dugu:

  • Nazioartean Adimen Artifiziala eta Konputazio Bisuala eta Elkarrekintza arloetan punta-puntakoa den Zentro dinamiko, berritzaile eta aitzindari batean sartzea, Donostia – San Sebastiánen eta Bilbon lan-zentroa duena.
  • Garapen pertsonala prestakuntza eta hezkuntza aukeren bidez.
  • Karrera eta progresio profesionalerako aukerak.
  • Lan-bizitza eta familia-bizitza orekatzeko kontziliazio-politikak.
  • Enplegu-aukera berdintasuna.

Identifikatuta sentitzen bazara, animatu zaitez zure CVa bidaltzera!

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak