Komunikazio eta Marketin Teknikaria

  • Donostia / San Sebastián

Técnico/a de Comunicación y Marketing

Vicomtech (www.vicomtech.org) Adimen Artifizialean, Visual Computing-en eta Interakzioan espezializatutako Ikerketa Aplikatuko zentro pribatu bat da, Donostian eta Bilbon kokatua, eta presentzia nazional handia du puntako Adimen Artifizialeko teknologiak hainbat sektoretan aplikatzen. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako eta Computer Graphics-en espezializatutako GraphicsVision.ai (https://graphicsvision.ai/) nazioarteko sareko kide gara.

Teknologia berrietan interesa duen pertsona antolatua eta jakin-mina duena al zara? Izaera dinamikoa eta proaktiboa duzu? Taldean lan egitea gustatzen zaizu eta etengabeko ikaskuntza baloratzen duzu?

Gure Komunikazio-taldean sartzeko pertsona baten bila gabiltza.

 

Zure eginkizunen artean honako hauek egongo dira:

  • Diseinu-edukiak garatzea (aurkezpenak, webguneak, proiektuetarako branding-a...).
  • Bideoak eta argazkiak sortzea eta editatzea.
  • Sare sozialetarako edukiak sortzea.
  • Hedabideetarako albisteak eta prentsa-oharrak idaztea.
  • Ekitaldiak antolatzea.

Hautagaiek izan behar dute:

  • Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia komunikazio-sailetan edo agentzietan antzeko eginkizunetan.
  • Euskara menderatzea; ingeles-maila ertaina.
  • Ikus-entzunezko Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoetako, Komunikazioko edo Marketineko graduko ikasketak.
  • Diseinu grafikoko tresnen ezagutza (Canva, Photoshop eta Illustrator).

Kontuan hartzen dugu:

  • Premiere eta After Effects menderatzea.
  • Marketin Digitalean (SEO eta SEM), web-analitikan eta AA sortzailea SEOri eta edukiei aplikatzen ezagutzak izatea.
  • B2B sektoreetan esperientzia izatea.
  • Mailchimp-ekin eta WordPress-eko editore bisualekin lan egin izana.
  • Diseinu- eta komunikazio-joerekiko interesa izatea eta horien inguruan egunean egotea.
  • Edukiak sortzeko eta automatizazioetarako AA tresnak erabiltzea.

Ondorengoa eskaintzen dugu:

  • Nazioartean Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interaction arloetan puntakoa, dinamikoa eta berritzailea den zentro batean sartzea, Donostian eta Bilbon lantokiak dituena.
  • Abangoardiako teknologiarekin garatutako nazioko eta nazioarteko ikerketa- eta garapen-proiektu erakargarriak.
  • Garapen pertsonala prestakuntza-aukeren bidez.
  • Karrera eta garapen profesionalerako aukerak.
  • Lana eta familia uztartzeko oreka lortzeko kontziliazio-politikak.
  • Lan-aukera berdintasuna.

 

Identifikatuta sentitzen bazara, animatu eta bidali zure CVa!

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak