Vicomtech-IK4k KKIO konferentziaren teknologia semantikoen aditu-taldeko kide bezala parte hartu du SAASD proiektu europarraren esparruaren baitan
27.09.2010
Aipaturiko aditu taldea, Newcastle (Australia) eta Gdanskeko (Polonia) Unibertsitateko, HP, Microsoft, Oracle eta IBM enpresen ordezkariek osatua, ikerketa aplikatuaren ikuspuntutik abiatuta produktu baten bizi-zikloan sortzen diren elkarrekintza arazoei irteera bat ematen saiatuko da, bai software baita hardware mailan ere. Era beran, eztabaida irekia aurkeztuko da cloud computing, semantika aplikatua, etab. bezalako irtenbideak ikerketa eta garapenaren esparruan.
Ekintza hau Vicomtech-IK4 eta Gdansk eta Newcastleko Unibertsitateak elkarlanean burutzen ari diren ikerketa lanen emaitza da, SAASD proiektu europarraren esparruan (Marie Curie Actions deialdia).