Vicomtech INDEUS plataformaren urteko azken batzarrean izan da

25.11.2026

Azaroaren 19an, INDEUS Euskal Industriaren Plataformako kideek urteko azken batzarra egin zuten Parke Teknologikoaren Bizkaiko campusean. Vicomtech plataformako kide gisa bertaratu zen bilkurara.

Batzarra SPRIko, Euskal Energia Erakundeko (EVE), Eusko Jaurlaritzako eta foru aldundietako ordezkariek zuzendu zuten. Bertan, aurtengo jarduerak errepasatu ziren: azaroaren hasieran Dublinen egindako SME & Cluster Assemblyn parte hartzea, komunitatearentzako harrera-plana, kide gehiago erakartzeko eta industriari eta euskarari buruzko edukiei irismen handiagoa emateko komunikazio estrategia berria, eta hizkuntza-teknologien arloko berrikuntzak.

Kide berriak

Bilkuran, hiru erakunde INDEUSen kide egin ziren: Katealegaia, NEIKER (Nekazaritzaren Garapen eta Ikerketa Institutua) eta HiTZ Zentroa. Horrekin, plataformak 54 kiderekin amaituko du urtea.

Aurkezpenak

Batzarrean, kideek beren lana eta egitasmoak aurkeztu zituzten:

  • NEIKERek nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzarako irtenbide berritzaileak azaldu zituen.
  • HiTZ Zentroak LATXAren hirugarren bertsioa aurkeztu zuen, euskarazko adimen artifizialeko eredu irekia.
  • Fagor Taldeak bere enpresetan abiarazitako harrera-plana azaldu zuen, platformako beste enpresek ere egokitu ahal dutena.
  • PUNTUEUSek BAAI.eus aurkeztu zuen, webguneak sortzeko tresna berria.

Hurrengo urterako lehentasunak

Bigarren zatian, kideek taldeka eztabaidatu zuten urtea aztertzeko eta hurrengorako lehentasunak finkatzeko.

Vicomtech INDEUSeko kide da, eta plataformaren jardueran parte hartzen jarraituko du, industriaren eta euskararen arteko lankidetza indartzeko.

Eskerrik asko INDEUSi eta kide guztiei, eta ongi etorri kide berriei.


Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak